Aurreko asteburuko larunbatean elkartu ginen Donostian Game Erauntsian gabiltzan lagun taldetxo bat. Izan ere, denbora dexente zen elkarte izaera hartzeko izapidetan ginela eta duela aste pare bat jaso genuen onarpena. Hau ospatu eta birtualki ezagutzen ginen hainbat fisikoki ezagutzeko asmoarekin antolatu genuen dena.

Bost lagun elkartu ginen denera bertan: Euskal gaming, Il4argi, TheprodigyEH, Ketxup eta ni. Gure artean elkar ezagutu, Donostiako alde zaharrean pixka bat poteatu, Juantxorenean hartutako tortilla patata eder bat jan eta bideojokoetaz, Game Erauntsiaren asmoez etabar... hitz egiteko aukera paregabea izan genuen. Pokemon GO jokoan ere elkarrekin ibili nahi izan genuen noski, hori ze hasierako planaren beste zatia... baina Nintendok izan dituen erabilgarritasun erroreak medio, asteburu osoan zerbitzariak geldirik egon ziren eta pena handiarekin baina ez genuen ezer harrapatzerik izan!!

Plazer handia izan zen aurpegi berriak ikustea! Ea bertan hitz egindakoak aurrera eraman eta komunitate hau sendotzen dugun!

Mila esker denoi eta hurren arte!