Koronabirusa dela-eta irailean egitea aurreikusita zegoen ekitaldia ez da ospatuko. Antolatzaileek hilabete honetan informazio gehiago emango dutela zehaztu dute.

Irailaren 24tik 27ra bitartean egitea aurreikusita zegoen Tokyo Game Show 2020 bertan behera geratu dela jakinarazi dute ekitaldiaren antolatzaileek. Chiba hiriko Makuhari Messe eraikinean egiten ohi den ekimena koronabirusaren krisiarengatik ez ospatzea erabaki dute.

Computer Entertainment Supplier’s Associationek idatzitako prentsa oharrean irakurri daitekeneez, erabakia “hausnarketa aldi luze baten ondoren hartu dute”.

Hala ere, maiatzaren bukaera aldera informazio gehiago eskainiko dutela adierazi du CESAk. Ikusteko dago beraz ekitaldia era digitalean ekiteko asmoa duten ikustea.