Gaur iragarri du EA etxeak hurrengo FIFA izango dena, hau da, FIFA 16. Urtero joko berria aurkeztu behar honetan, aurreko urteko garapena alde batera utzi, bi gauza ikutu eta produktu 'berria' ateratzeko ohitura dute frankiziez bizi diren etxe hauek. FIFA15–ean jolastu dugunok, asko sufritu dugu zerbitzariak ematen duten errendimendu apala. Eta aurtengoa, beldur naiz, ez dela ezberdina izango.

 

Hala albistea gaur beste arlo batetik datorkigu. Futboleko jokoetan errege den joko honek, aurten historian lehenengoz, emakumeez osatuko selekzioekin jolasteko aukera eskaintzen du. Txalogarria den arren, lastima da 22 urte behar izan dituztela hau gauzatzeko, lehen FIFA jokoa 1993. urtean izan zelarik. EA-k esan duenez,aspalditik egiteke zuten egin behar bat zen hau.

Alemania, Estatu Batuak, Frantzia, Suezia, Inglaterra, Brasil, Kanada, Australia, Espainia, Txina, Italia eta Mexiko izan dira aukeratutako selekzioak eta euren artean soilik ahalko da jolastu, hau da, ezinezkoa izango da neskak mutilen aurka jolastea.

Sydney Leroux, Abby Wambach, Alex Morgan eta Medan Rapinoe futbolari profesionalak erabili dituzte mugimenduen kaptura egiteko, orain arte erabiltzen zuten teknologia baliatuz. Urte honen amaieran izango omen da jokoa eskuragarri plataforma gehienetan: PC, PS4, PS3, Xbox 360 eta Xbox One.

Berri pozgarria, zinez.