Game Erauntsiak Tabakalerako 2deo ikus-entzunezko laborategiarekin batera 2DEO-Game Erauntsia Minecraft Minijoko txapelketa aurkezten dugu.

Gure komunitatearen desioak entzun ondoren, 2015ean martxan jarri genuen Minecraft zerbitzaria berriro ireki dugu bi minijokoren txapelketa gauzatzeko: Build Battle eta OITC. Txapelketa ekainak 12 eta 19an gauzatuko da, baina ekainak 8tik gure zerbitzaria irekita egongo da entrenatzeko eta jolasteko.

Build Battle: Antolatzaileek gai zehatz bat adieraziko dute eta hori jarraituz parte-hartzaileek egitura bat sortu beharko dute. Ekainak 12an jokatuko da.

OITC: ekainak 19an jolastuko da eta minijokoa honen oinarria jokalariaren biziraupena da. Denbora zehatz batean garaipen gehien egiten dituen jokalaria izango da irabazlea.

Minijoko bakoitzaren irabazleak sari bat eskuratuko du: STEAMeko bideo-joko kode bat eta Game Erauntsiko kamiseta bat.

Txapelketa euskaraz gauzatuko da eta online jarraitu ahal izango da Tabakalearren VIMEO kanaletik arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Izen-emateak ekainaren 5eko eguerditik ekainak 10eko gauerdirarte Game Erauntsiaren webgunean egingo dira eta parte-hartzaile guztiak gamerauntsia.eus/minecraft atalean erregistratu behar dira. Minijoko bakoitzak bere izen-ematea dauka, beraz, bi minijokoetan parte-hartzeko bi aldiz izena eman behar da.

Parte-hartzaile kopuruaren arabera norgehiagoken egitura zehaztuko da. Bi minijokoetan bakarkako modalitatean jolastuko da. Gehienez 50 izen-emate onartuko dira minijoko bakoitzean. Txapelketan izena ematea txapelketaren oinarriak onartzea dakar.