Azkenean eta kostata baina Game Erauntsiak elkarte izaera lortu du EUSKAL BIDEOJOKOZALEEN GAME ERAUNTSIA ELKARTEA izenarekin. Elkarte honen funtsa bideojokoak euskaraz sustatzea izango da eta horretarako ekintza ezberdinak antolatuko ditu bai online edota baita modu presentzialean ere. Horrez gain, bazkidetza sistema bat ere martxan jartzea aurreikusten dugu proiektu berriak finantzatu eta aurrera eramateko.

Orain udako oporrak aurretik ditugula eta deskantsu txiki bat hartuko dugu baina adi egon irailean! Gogoratu gainera irailaren 1ean Game Erauntsiak 2 urte beteko dituela! Berri eta kontu interesgarriz beteta etorriko direla espero dugu!

Gainera, oporren aurreko geldialditxoa egin aurretik, izaera berri hau ospatu eta proiektu zoragarri honetan parte hartzen dugunok elkar ezagutu ahal izateko larunbat honetan bazkari bat antolatzea pentsatu dugu. Bazkaria egingo den lekua ez da oraindik pentsatu baina izen ematen duen gehiengoa bizi den gertueneko hiriburuan izango da.

Bide batez, gure telegram talde irekira sartzea gomendatzen dizuegu. Bertan eztabaidatuko ditugu eta bazkariaren xehetasun gehienak eta azken orduko kontuak.

Animatu elkar ezagutzera! Bertaratzen garenon artean Pokemon GO partida masibo bat jokatuko dugu bazkaria egingo den hiriburuan!!

Mila esker denoi proiektu honetan parte hartzeagatik eta elkar ikusiko garelakoan larunbat arte!

Eman bazkarirako izena hemen

P.D: Izena ematean ez ahaztu sarean dabilkizuen ezizena eta zuek bizi zareten lekutik gertuen duzuen hiriburua zein den jartzea