Mugikorrei begira prestatutako hainbat berezitasun dakartza bertsio berriak. Konamik jatorriz 1997. urtean argitaratutako klasikoan Alucard banpiroarekin jokatuko dugu.

Konamik Castlevania: Symphony of the Night 1997ko klasikoa argitaratu du ustekabean Androiden eta iOSen.

Mugikorretarako egindako bertsio berriak plataforma horietara begira sortutako berezitasunak ditu; ezinbestekoak diren ukimen bidezko kontrolekin batera kontrolagailuak erabiltzeko aukera, lorpenak edota bereizmen handiko menuak gehitu dituzte.

Gehigarri horiez gain, partidak edozein unetan gordetzeko aukera gehitu dute Alucarden abenturarako.

1997an Playstationean argitaratutako bertsioaren pixel tamaina berbera erabiltzen du mugikorrentzako bertsioak: 4:3 ratioa eta spriten tamaina mantendu dituzte.

Symphony of the Night Play Storen eta App Storen salgai dago 3,49 eurotara.