Abenduaren 5etik 8ra ospatuko den Durangoko Azokaren 49. edizioa dela eta Game Erauntsiko taldeak bertan bere lehen topaketa prestatzea pentsatu du. Azokaren hirugarren eguna, igandea, aprobetxatuko genuke orain arte gure komunitatean fisikoki elkar ezagutzen ez dugunok bateratzeko.
Arratsaldean elkartuko gara tabernaren batean, eta lehendabiziko kontaktu baten ostean proiektuari eta bideojokoei buruzko eztabaida bat ziurtatuta dago! Garagardo batzuk hartu, elkar ezagutu eta proiektua sendotzeko aukera paregabea beraz! Eta ondoren, Durangoko Azokan bueltaxka bat!
Izan ere, egun horretan bertan arratsaldeko 17:40tatik hasita 'Game Erauntsia hutsune bat betetzera' aurkezpena aurkeztu behar dugu. Gure proiektuaren historia pixka bat eta bere oinarriak kontatzera goaz: ideia nondik sortu zen, momentu honetan sortu den komunitatea zertan ari den, etorkizunean zertara joan nahi den…
Animatu nola ez bertara azaltzera, tabernan naiz Kabi@ gunean elkar ikusiko dugu! Eta bertaratzeko asmotan bazabiltza, egun hau antolatzen lagun dezakezu. Utzi zure iritzi edo proposamena foroan!!
Durangoko azokan izango gara!
Urtzi Odriozola | 2014/11/25 15:36
Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.
Azken erantzunak
Kaixo, Daflipat!
Tamalez, oraingoz ez: nahiz eta GNU/Linux oinarri duen, SteamOS ezin daiteke euskaraz jarri. Agian mahainguruko ingurunea euskara…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Kaixo!
Badakizue SteamOS sistema eragilea euskaraz erabiltzerik dagoen? Eta euskaraz ez balego, euskaratzeko modurik legokeen?
Eskerrik asko zuen l…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Hartuta!
Probatzeko goguakin. Zaharra probatu eta immertsioa haundixa zan. Hola are gehixau!
S.T.A.L.K.E.R.: Legends of the Zone bildumak tril…
Begiratu kickstarterra!
Itxura bikaina eta joko mota hau gustoko duenarentzat aukera ona!
Prelude Dark Pain-ek Kickstarter kanpaina arrakas…
Mila esker benetan, Outer Wilds euskaraz jokatzea zoragarria izan da :D
Outer Wilds eta bere DLC-a, euskaratuta
Iruzkinak