Aiaraldea.eus agerkarirako idatzitako artikulua.

Bizitza errealean bizi ezin diren hainbat esperientzia gero eta modu errealagoan biziarazteko teknologiak garatzen ari dira. Hauen artean ezagunenak errealitate birtuala edota errealitate areagotua bezalako teknikak dira. Urte askotako akatsen ostean, badirudi azkenean errealitate birtualak film baten parte izan litezkeen hainbat esperientzia biziarazteko aukera emango digula.

Irudi  grafikoen kalitatearen hobekuntzek (joko batzuetan ia errealitatea ukitzeraino iritsi diren) edota Oculus Rift edo Playstation VR bezalako gero eta gailu aurreratuagoen garapenen ondorioz, inoiz aurrez ikusi gabeko erabiltzailearen arreta maila lortzen duten produktuak garatu dituzte.

Adituen ustez, gaur egungo teknologia erabiltzaileak asetzeko prestatuta dago eta urte honetan gorputzaren mugimendua edota ahotsa bezalako interakzio naturalak ere gehituko zaizkio errealitate birtualari.

Errealitate birtualak,  beraz, mundu errealean existitzen ez diren inguruneak hain errealismo handiz ikusteko aukera ematen du ezen eta, beste mundu batean zaudenaren sentsazioa sortzen baitu. Teknologia hau ez da errealitate areagotuarekin nahastu behar, horrek mundu errealeko irudiak elementu birtualekin zuzenean nahasten ditu gailu baten bitartez. Mugikorretako aplikazio, GPS edota bideojoko askotan aurkitzen dira mota horretako adibideak.

Azken aldian enpresa handiek errealitate birtualaren aldeko joera hartu badute ere, errealitate areagotuaren aplikazioak ere infinituak dira.