Betirako gorde daitezkeen doako jokoez gain Far Cry 5en edota Darkest Dungeonen doako frogetara jokatzeko aukera dago asteburu honetan.

Heldu da asteburua, eta eguraldi onarekin batera doako jokoak eskuragarri jarri dituzten hainbat enpresa eta garatzailek. Batzuk behin aktibatu eta betirako gordetzekoak dira; beste asko aldi baterako epean nahi beste jokatzekoak. Hemen aste honetako zerrenda!

Betirako gordetzeko doako bideojokoak:

  • PC:
    • Borderlands: The Handsome Collection. Epic Game Storerako doan, ekainaren 4a baino lehen EGSko liburutegira gehitzen baduzu.
    • Arx Fatalis. Bethesdaren launcherrerako eskuragarri dago Arkane Studiosen 20. urteurrenagatik. Ekainaren 3a baino lehen aktibatu behar da Arkane Outdsiders komunitatean izena emanda.
    • Sludge Life. Epic Game Storean eskuratu daiteke ekainaren 4a baino lehen gehituz gero.

Aldi baterako doan jokatzeko bideojokoak:

  • PC:
    • Far Cry 5. Igandera arte ordaindu gabe jokatu daiteke Uplay bidez.
    • Darkest Dungeon. Steametik jaitsi eta ekainaren 1era arte doan jokatzeko aukera dago.
    • Genesis Alpha One. Ekainaren 1era arte Steam bidez jokatu daiteke.
  • Xbox One:
    • Hunt: Showdown. Free Play Days ekimenaren barnean joka daiteke, ekainaren 1era arte.
    • Jump Force. Berriz ere, Xbox Game Liven abiarazitako Free Play Daysekin joka daiteke ekainaren 1era arte.
    • Stellaris Console Edition. Free Play Daysen hirugarren jokoa. Ekainaren 1era arte doan jokatzeko.

Harpidetza zerbitzuen barneko doako joko eta gehigarriak:

Beherapen eta eskaintza interesgarriak:

  • PC:
    • Humble Bandai Namco Bundle 4. Humble Bundle eta Bandai Namco laugarrenez batu dira enpresa japoniarraren bidejokoen bilduma osatzeko. Ohi bezala, ordaindutakoaren arabera joko gehiago eramango dituzu: oraingoan lau maila daude. Eskuratu daitezkeen jokoen artean Tekken 7, Tales of Berseria, Katamari Damacy Reroll edota Enslaved: Oddyssey to the West dira nabarmentzekoak. Jokoak Steamen aktibatzen dira. Ekainaren 2an merkealdia bukatutzat emango dute.
    • Humble Cities: Skylines Bundle.  Eskaintza bereziarekin PCko jokalariek Cities Skylines euro baten truke eskuratu ahal dute. Bideojokoak dituen askotariko gehigarriak eskaintzaren barnean daude, baina horiek lortzeko gehiago ordaindu beharra dago. Game Erauntsia Cities Skylines euskaratzeko proiektuan murgilduta dago orain; itzulpen lana bukatzerakoan Paradoxen bideojokora euskaraz jokatu ahalko duzu.