AZKEN ORDUA: Txapelketa batean izen emanda baduzue, gogoratu zure perfilean plataformak atarian zuen ID jartzea, hau berrezkoa baita antolaketarako.

Gu ere Bai ekimenak Game Erauntsia Elkartearekin bat egin du FIFA20 Euskal Liga sortuz. Apirilaren lehenengo bi asteetan gauzatuko den online txapelketa honen bitartez euskal bideo-jokozaleen komunitateak euskal kirolariak eta euskal selekzioak aldarrikatuko ditugu etxetik. COVID-19ak gure gizartean sortutako egoerak euskal selekzioaren aldeko ekintzak online izatera behartzen gaitu, eta logikoa denez, Game Erauntsia prest dago e-kirolen bitartez ekimen honetan online laguntzeko.

Gure euskal ligan soilik bost futbol talderekin jolastuko dugu: Alaves, Athletic Club, Eibar, Reala eta Osasunaren gizonezkoen plantillak, izan ere, Electronic Arts-en bideo-jokoak ez ditu emakumezko taldeak eskaintzen, selekzioak salbuespen.

Txapelketa PlayStation 4 plataformaren bitartez gauzatuko da eta FIFA20 jokoa eta interneteko konexioa beharrezkoak izango dira. Parte hartzeko, martxoak 28ko eguerdian baliagarri egongo den estekaren bitartez izena eman beharko da eta martxoaren 30ean 20:00tan itxiko da.

Parte hartzeko, lehendabizi Game Erauntsiaren webgunean izena eman behar da eta ondoren, aktibazio posta elektroniko bat jasoko da (ez bada email hori jasotzen, begiratu SPAM karpeta mesedez). Aktibazioa burutzeko iristen zaizuen estekan klik egin eta honekin webeko erregistroa amaituko duzue.

Azalpen gehiago behar baduzue bideo hontan dituzue :

 

Web atarian izen ematea burututakoan, zuen gustuko taldearen txapelketan izen eman behar duzu. 5 txapelketa daude, euskal talde bakoitzeko bana. Jokalari bakoitzak txapelketa bakarrean parte hartu ahal izango du. Hauek dira txapelketa bakoitzeko estekak: 

-REALA

-ATHLETIC

-EIBAR

-OSASUNA

-ALAVES

Finalaren irabazleak sari bat eskuratuko du.

Lehiaketak hiru fase izango ditu: lehenengo fasea (apirilak 1-5) taldeko txanda garatuko da, lehiakide kopuru mugarik gabe. Lehenengo fasearen bost irabazleek ligaxka bat jokatuko dute (apirilak 6-10) eta lehenengo laurak finalerdietara pasako dira. Finalerdiak apirilak 11n jokatuko dira eta finala apirilak 12an izango da, Aberri egunarekin bat eginez.

Finalak eta finalerdiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira Hamaika telebista eta twitch.tv/guerebai kanaletik.