Trailer berri batekin bere protagonista ezagutzera eman du Sucker Punchek. Ekainaren 26an argitaratuko du PS4ko bideojokoa.

Bi hilabetean Ghost of Tsushimaren berririk gabe eman ondoren, Sucker Punchek bere azken lanaren xehetasun berriak eman ditu trailer baten bidez.

Trailerrean bere protagonistaren testuingurua ezagutzera eman dute. Jin Sakai samuraiak haurtzarotik ikasitako tradizioak alde batera utzi eta Tsushimako mamuan bilakatu beharko da Khotun Khanen mongoliarrek Japonian hasitako inbasioari aurre egiteko.

Bideoarekin batera argitaratze data iragarri dute Sonykoek; ekainaren 26an argitaratuko dute Ghost of Tsushima PS4an.

Edizio fisiko eta digitalak

Edizio desberdinen berri ere eman dute Sonyren blogeanLau edizio fisiko desberdin edukiko ditu Ghost of Tsushimak. Standard edizioak bideojokoa soilik izango du barnean; Standard Plus, berriz, irudi berezi batekin iritsiko da saltokietara.

Special Edition Steelbook batekin argitaratuko da: zuzendariaren azalpenak edukiko ditu, baita arte liburu digital txikia ere. Gainera, bideojokoan erabiltzeko objektu eta ahalmenak ere gehituko ditu.

Azken edizio fisikoa Collector’s Edition izango da: aipatutako guztiarekin batera benetako samurai maskara, arte liburu osoa, mapa, gerra bandera eta jokoan erabiltzeko hainbat objektu ekarriko ditu.

Edizio fisikoekin batera bi edizio digital iragarri ditu Sonyk. Edizio normalak bideojokoa soilik ekarriko duen bitartean, Digital Deluxe edizioak objektu desberdinak gehitu ditu Jinen sakelara.