Martxoaren 23an argitaratuko duten VR jokoaren hiru gameplay bideo argitaratu dituzte Steameko arduradunek.

Half-Life saga ospetsuaren hurrengo lana, Alyx, ia gure artean dagoen arren, Valvek bere tiroketak eta gameplay orokorra erakusten dituen trailer bakarra argitaratu izan du.

Hori aldatzeko, eta hilabete honetan Alyx argitaratuko dutela aprobetxatuz, tiroz betetako hiru gameplay bideo argitaratu ditu Valvek. Bideo bakoitzak VR jokoak izango dituen mugitzeko metodoak erakusten ditu, "Teleport, Shift, eta Continuous" deitutakoak.

 

Half-Life: Alyx martxoaren 23an argitaratuko du Valvek Steam saltokian. Azpimarratu dutenez, bideojokoa dagoeneko erosi dutenek martxoaren 4an jasoko dute lehen gehigarri berezia; Steam VR Homen erabiltzeko HL: Alyxen oinarritutako paisaiak izango dira.