Game Erauntsiak 2020 uztailarako League of Legends txapelketa prestatu du. Aurtengo edizioan 1vs1 modalitatean jokatuko da Arranguren amildegia mapan (ARAM). 

Izen-ematea uztailaren 1etik 7ra bitartean izango da eta Game Eraunsiaren webgunean sortutako lehiaketa fitxaren bitartez. Gehienez 20 parte-hartzaile onartuko dira.

Irabazleak 20 euro RPtan irabaziko ditu. Horretaz gain, jokalari guztiak parte-hartze hutsagatik bideo-joko baten zozketan sartuko dira.

Partidak jokatzeko egutegia izen-emate kopuruaren arabera finkatuko da, baina uztailean zehar izango di. Partida jokatzeko bukaerako data elkarteak jarriko du, hori baino lehen jolasteko aukera izanik. Partidaren emaitzak email bidez helaraziko dira Game Erauntsiari.

Final laurden, final erdi eta finalaren eguteagia Game Erauntsiak finkatuko du. Partida hauek zuzenean emitituko dira streaming bidez, elkarteko kideen komentarioekin.

Txapelketaren arau guztiak hemen eskuragarri.