Hilabete oso bat pasa da Game Erauntsiko Minecraft zerbitzaria ireki genuenetik, dagoeneko hamaika istorio eta abentura bizi ditugu eta oraindik asko ditugu bizitzeko :). Administratzaile taldeko kideok oso pozik gaude izan duen harrerarekin, 73 jokalarik eman dute izena, eta 50 partzela inguru saldu dira. Denon artean, bai jokalari, bai administratzaile zerbitzaria handitzen eta hobetzen ari gara egunero. Bide batez, gogoratu nahi dizuegu belarriak irekita ditugula, eta proposamenak ongi etorriak direla.


Esandako guztia ospatzeko zerbitzarian argazki lehiaketa bat jarriko dugu abian. Zerbitzaria hobekien deskribatzen duen argazkia? Etxerik dibertigarri edo politena? Zuek aukeratu gaia, harritu gaitzazue. Bi asteko epea izango duzue zuen argazkiak bidaltzeko. Parte hartzen duzuen guztiek opari txiki bat jasoko duzue zerbitzarian, eta noski irabazleak sari berezia izango du.

Oraindik ez duzula zerbitzaria ezagutzen? Zeren zain zaude? Eman izena eta sar zaitez gure Euskal Herri birtualean!