Gaur gauean, Game Erauntsiaren Twitch kanalean Sonyren aurkezpena euskaraz komentatuko dugu.

The Future of Gaming izeneko ekitaldia gaueko hamarretan hasiko da eta ordu bat inguruko iraupena izango du. PS5aren lehenengo bideo-jokoen berri emango du marka japoniarrak. 

Aurkezpena ekainak 5ean gauzatuko zen, baina AEBtan garatzen ari diren gizarte-eskubidean aldeko protestak direla eta atzeratu egin zen. Ekainaren 11 izan zen aukeratutako eguna eta gaur ezagutuko ditugu Sonyren azken albisteak.

Mundu mailan eragina izan duen covid-19aren izurritea dela eta, bideo-jokoei lotutako aurrez-aurreko ekitaldi guztiak bertan behera geratu dira. Horregatik, aurkezpen asko atzeratu dira edo online formatuan zabalduko dira.