Flying Wild Hog eta Devolver Digitalek tiro joko zoroaren teaserra aurkeztu dute.

Orain egun batzuk sareetan bideojoko berriari buruz hitz egiten hasi ondoren, Shadow Warrior 3 ofizialki iragarri dute Flying Wild Hog garatzaileak eta Devolver Digital banatzaileak.

Iragarpena teaser trailer baten bidez egin dute; gameplaya ikusteko itxaron egin beharko den arren, bideo zinematikoak mekanika berriak aipatu ditu. Horien artean daude, esaterako, hormetatik lasterka egiteko ahalmena edota gako berria.

Bigarren bideojokoaren bukaeran ikusitako gertakariak jarraituko ditu bideojokoak; Lo Wangen itzulera beti bezain odoltsua izango da. Teaserrean ez dute plataformarik zehaztu, baina Shadow Warrior 3 PCan eta belaunaldi berriko kontsoletan ikusiko dugu ziur aski.

Dena dela, laster izango ditugu tiro jokoaren berriak: Devolver Digitalek larunbatean egingo duen aurkezpenean lehen gameplay bideoa erakutsiko dute garatzaileek.