Dantzatzea gustuko duzu? Eta koreografia bat jarraitzea edota lagunen baten kontra norgehiagoka ibiltzea? Guzti hau biltzen duen kode irekiko jokoa da StepMania. Durangoko azoka dela eta joko honen 5. bertsioa euskaratzea erabaki dugu. Zati batean lortu dugu eta jokoaren mekanismoa biltzen duen atal osoa itzulita dago dagoeneko (irudi grafikoak barne).

Jokoak aukera mordo bat eskeintzen ditu (baita zure abesti propioak sortzeko editore bat ere) eta guztia oraingoz den-dena itzuli ez badugu ere pixkanaka itzultzeko asmoa daukagu. Animatuko al zara orain euskarazko koreografiak asmatzera?

Bat, bi, bat, bi.... Oso mekanika errazeko jokoa da StepMania. Jokoak berak esaten dizkizun pausoak jarraitu beharko dituzu ahalik eta puntuazio handiena lortzeko. Bakarka edo lagunen aurka jolastu ahalko duzu eta erritmo errazetik zailtasun zoroeneraino aukera anitza dago.

Norberak bere abestiak deskargatu edota jokoak berak dakarren koreografia editorea erabiliz abesti gustokoenen koreografiak editatu ditzakegu. Durangoko azokan erakutsiko dugun joko hau dagoeneko euskaraz proba dezakezue!

Orain arte egindako itzulpenak proiektuan txertatzeko eskaera eginda dago eta laster txertatzea espero dugu. Bitartean, itzulpen fitxategiak gure katalogoko liburutegian partekatu ditugu. Gozatu beste joko zoragarri honekin euskaraz eta animatu zure koreografia propioak sortzera!