Ekainaren 23tik 25era egingo dute Bartzelonako ekimena ordezkatzera datorren ekitaldi digitala.

Gamelab Livek ekimen digitalean parte hartuko duten hizlarien zerrenda osoa iragarri du.

Aurtengo Gamelaben alternativa bezala sortua, Tim Schafer Double Fineko arduraduna, Minh Le Counter-Striken sortzailea, Amy Hening Uncharted sagako idazlea edota Charlie Cleveland Subnauticaren diseinatzailea edukiko ditu hizlari bezala, besteak beste.

Bideojokoen munduko adituekin batera Mike Pondsmith Cyberpunk 2020 bezalako rol jokoen sortzailea eta Jordan Vogt-Roberts etorkizunean estreinatuko den Metal Gear Soliden oinarritutako filmaren zuzendaria egongo dira.

Hizlarien zerrenda osoa Gamelaben webgunean ikus daiteke. Solasaldiak ekainaren 23tik 25era bitartean egingo dira. Doan ikusgai egongo dira, baina lehenago Bartzelonako ekimenaren webgunean izena ematea derrigorrezkoa da.