Gameplaya igotzeko araudia
- Bideoak gutxienez 720p kalitatea izan beharko du.
- Bideoa euskaraz iruzkinduta egon beharko da. Iruzkindu gabekoa bada euskararekin lotuta egon beharko da.
- Soinuaren kalitate minimo bat eskatzen da. Ahotsa garbi entzutea garrantzitsua da. Batzutan arazoak gerta daitezke honekin, lasai ulertzen dugu
- Formularioa egoki bete beharko da. Nahiz eta guk berrikusten dugun publikatu aurretik, mesedez begiratu ea ondo bete duzuen.
- Bideoaren tituluan nahiz deskripzioan ortografia arauak errespetatzea eskatzen da. (Maiuskulak, s eta z, h egoki jartzea, ...). Hau aipatu beharrik ba al zegoen??
- Bideoak ezin du inor irainndu. Errespetu faltak ez dira onartuko.