Kaixo lagun!
Gure komunitatea handitu asmoz eta bertako partaideei aukera ezberdin gehiago eman asmoz, bazkidetza sistema bat jarri dugu martxan! Game Erauntsiaren jardueretan parte hartzeaz gain, ekarpen ekonomiko txiki bat egiteko aukera emango dizu honek eta guk trukean eskaintza ezberdinak jarriko ditugu zuretzat:
- Hilean behin joko baten zozketan parte hartuko duzu
- Gure zerbitzarietako VIP erabiltzaile izateko deskontua izango duzu
- Komunitateak ateratzen dituen bestelako produktuetan deskontua
- Eta bestelako abantaila batzuk ere izango dituzu!
Egin zaitez bazkide urte osorako 10€ren truke eta sustengatu proiektu hau