League of Legends 5vs5 txapelketa BETA




League Of Legends-en bigarren txapelketarekin gatoz bueltan. Aurrekoaren arrakasta ikusita eta zuen eskakizunari kasu eginez, oraingoan taldekakoa eta liga formatuan izango da. Beraz oraingo honetan norbanakoaren abileziaz aparte, talde lanean nola moldatzen zareten ikusiko dugu.

Bakarka edo taldean apunta zaitezkete. 5-eko taldea osatzen ez baduzue, enkargatuko gara gu taldeak eratzeaz. Talde osoa bazarete, apuntatu indibidualki eta bidali ostean taldeko kide batek gamerauntsia@gmail.com e-postara taldea osatuko duzuenon erabiltzaile izenak, taldearen izena eta logotipoa.

Txapelketari buruz hitzegin, taldeak eratu, besteekin esperientziak nahi apustuak egin, ... foroko post honetan

(Orduak gutxi gorabeherakoak dira. Partida hasi baino 15 minutu lehen konektatua egotea eskatzen da mesedez)

Kapitainak:

Eusko Gudari Zantarrak: Gaubeltz
Willix: Damian
Besamotzak: Sergio
Txiripaz: Gorka_96
Fedeatzaileak: Ketxup
Pentaetil: Arana96
Counter4Junglers: Bm30


Zorte on denoi !

Partaidea Ira. Ber. Gal. Bb. Jok. Punt.
#1 Eusko Gudari Zantarrak 8 0 0 0,0 8 8
#2 Pentaetil 5 0 2 0,0 7 5
#3 Fedeatzaileak 5 0 3 0,0 8 5
#4 [C4J] Counter4Junglers 3 0 4 0,0 7 3
#5 WilliX 1 0 5 0,0 6 1
#6 Txiripaz 1 0 5 0,0 6 1
#7 Besamotzak 1 0 5 0,0 6 1
Jardunaldia Partaideak Emaitza Data Ikusi
#9 [C4J] Counter4Junglers Pentaetil 0-2
#1 Pentaetil Eusko Gudari Zantarrak 0-1 2015/03/21 17:00
#1 Fedeatzaileak Besamotzak 1-0 2015/03/21 17:45
#1 [C4J] Counter4Junglers Txiripaz 1-0 2015/03/21 18:30
#2 Besamotzak Pentaetil 0-1 2015/03/28 17:00
#2 WilliX Txiripaz 0-1 2015/03/28 17:45
#2 Fedeatzaileak [C4J] Counter4Junglers 1-0 2015/04/04 18:30
#3 [C4J] Counter4Junglers Pentaetil 0-1 2015/04/11 17:00
#3 Besamotzak Eusko Gudari Zantarrak 0-1 2015/04/11 17:45
#3 WilliX Fedeatzaileak 0-1 2015/04/15 20:00
#4 [C4J] Counter4Junglers Eusko Gudari Zantarrak 0-1 2015/04/18 17:00
#4 Fedeatzaileak Txiripaz 1-0 2015/04/18 17:45
#4 WilliX Besamotzak 1-0 2015/04/18 18:30
#5 [C4J] Counter4Junglers Besamotzak 1-0 2015/04/25 18:30
#5 WilliX Pentaetil 0-1 2015/04/25 18:30
#5 Txiripaz Eusko Gudari Zantarrak 0-1 2015/04/26 16:00
#6 Fedeatzaileak Eusko Gudari Zantarrak 0-1 2015/05/02 17:00
#6 WilliX [C4J] Counter4Junglers 0-1 2015/05/02 17:45
#6 Txiripaz Pentaetil 0-1 2015/05/02 18:30
#7 WilliX Eusko Gudari Zantarrak 0-1 2015/05/09 17:00
#7 Fedeatzaileak Pentaetil 0-1 2015/05/09 17:45
#7 Txiripaz Besamotzak 0-1 2015/05/09 18:30
#8 [C4J] Counter4Junglers Eusko Gudari Zantarrak 0-2 2015/07/04 17:00
#8 Fedeatzaileak Pentaetil 2-1 2015/07/05 17:00
#9 Fedeatzaileak Eusko Gudari Zantarrak 0-2 2015/07/19 17:00

Erakutsi denak

Iruzkinak (260)

inigo27 2015ko ira. 5a, 14:43

bai, ni ere itxaroten nabil, uste dut oraindik ez dutela jarri izen ematea

Haritz Odriozola 2015ko ira. 7a, 19:55

Iepa, aste honetan jarriko dugu. :-D

Jon7 EUSKALDUNA 2015ko ira. 8a, 20:30

earki haritz, link a jarriko mesedez? berria naiz web ean eta asko kostatu zait ari hau aurkitzea (orain favoritosn gordea daukat :D ) milesker antolatzeagatik!!! :)

Jon7 EUSKALDUNA 2015ko ira. 16a, 14:58

ez dut haririk topatu txapelketa berriarekin, srtu da hala lanpetuta dabiltz game erauntsikoak?

Haritz Odriozola 2015ko ira. 22a, 16:26

Aupa Jon. Momentu honetan HeathStone-ko txapelketa dago jokoan. Hau laister amaituko da ta orduan emango diogu LoL-eko txapelketari. Horrez gain hurrengo egunetan pixkat lanpetuta ibiliko naiz beste zeregin batzuetan :-D

Jon7 EUSKALDUNA 2015ko ira. 23a, 21:10

ongi haritz, presarik gabe :)

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

Modalitatea

Liga

Taldeka

Saria

Talde irabazlearentzat 840 RP-ko (5€ baloratua) sari bat (Gero zeuek zozkatu zeuen artean) eta bertako kide bakoitzarentzat gure Minecraft zerbitzarian VIP kontua (10€ baloratua).

Arauak

  •  League of Legends-eko kontua izatea beharrezkoa izango da eta jolasa deskargatuta izatea. (Biak dohakoak dira).
  • "La Grieta del Invocador" mapan izango da partida.
  • 5vs5 kontrako txapelketa izango da, liga formatuan. TheProdigyEH zuen lagun listan eduki beharko duzue, berau izango baita partida sortu eta komentatuko duen bat, Robouteguiliam handiarekin batera noski.
  • Martxoak 18, Asteazkena, gaueko 00:00 arte dago irekita inskripzio data.
  • Partiden ordua inskripzio data amaitutakoan argitaratuko da.
  • Talde bat partida batera ez bada agertzen galdutzat emango zaio. 
  • Taldeko jokalari batek/batzuek ezin badute jokatu, ezin izango da ordezko norbait sartu ez bazeukaten ordezkotzat jarrita aldez aurretik.
  • Liga amaitutakoan, lehen lau taldeen artean playoff bat jokatuko da.
  • Taldekideen artean skype edo komunikatzeko programa erabiltzea guztiz onartua dago.

Antolatzaileak

Haritz Odriozola

Partekatu

Game Erauntsia facebook