League of Legends - MGEP / San Pankrazio 2018 BETA




Ongietorri MGEP (Mondragon Unibertsitateko Mondragon Goi Eskola Politeknikoa) eta bertako ikasle kontseiluak eta Game Erauntsiak antolatutako lehen San Pankrazio eguneko League of Legends txapelketara (2018). Txapelketa osoa maiatzaren 10an, goizean zehar burutuko da (9.30tan hasi eta 13.30ak arte gehienez).

Sariak MGEPeko ikasle kontseiluaren eta Game Erauntsiaren eskutik emango dira. Bide batez, Game Erauntsian horretarako prestatuta dagoen txapelketa eta parte-hartzaileen taldeak kudeatzeko tresna erabiliko da, non zuzenean ikusi ahal izango den txapelketaren jarraipena. Gainera, zuzeneko iruzkinak egiteko TheprodigyEH izango dugu eta hauetako partida batzuk zuzenean streameatuko dira.

OSO GARRANTZITSUA DA eskubiko zutabean agertzen diren "Arauak" eta "Parte-hartzeko pausuak" arretaz irakurtzea.

Edozein zalantzatarako erabili loltxapelketa@gmail.com email helbidea edo askoz errazago sartu mugikorretik Telegrameko https://t.me/sanpanlol taldera (helbide hau zure mugikorreko nabigatzailean idatziz eta Telegrama instalaturik izanda).

 

*Game Erauntsiko zuen profilari argazkia edo irudi bat jarriz gero, goiko atazan "Partaideak" eta "Taldeak" aukeratuta bakoitzaren irudia agertuko da (ANIMATU zerbait jartzera!).

Partaidea Ira. Ber. Gal. Bb. Jok. Punt.
#1 dROCK [dRK] 3 0 0 0,0 3 0
#2 Amallo's lovers [C++] 1 0 2 0,0 3 0
#3 Taldea osatu gabeko jokalariak 0 0 0 0,0 0 0
#4 La Grieta de Mondragon [LGM] 0 0 2 0,0 2 0
Jardunaldia Partaideak Emaitza Data Ikusi
#1 dROCK [dRK] Amallo's lovers [C++] 1-0 2018/05/10 09:30
#2 La Grieta de Mondragon [LGM] dROCK [dRK] 0-1 2018/05/10 10:30
#3 La Grieta de Mondragon [LGM] Amallo's lovers [C++] 0-1 2018/05/10 11:30
#4 dROCK [dRK] Amallo's lovers [C++] 1-0 2018/05/10 12:30

Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

Modalitatea

Konbinatua

Taldeka

Saria

  • Lehen saria: 
    • Talde osoarentzat: Irabazlearen kopa.
    • Taldekide bakoitzaren kontuan:
      • 975RPtik gora balio duen skina.
      • 520RPtik gora balio duen skina.
  • Bigarren saria:
    • Talde osoarentzat: Bigarrenaren kopa.
    • Taldekide bakoitzaren kontuan:
      • 975RPtik gora balio duen skina.
  • Hirugarren saria:
    • Talde osoarentzat: Hirugarrenaren kopa.
    • Taldekide bakoitzaren kontuan:
      • 520RPtik gora balio duen skina.

Arauak

Txapelketan parte hartzeko gutxieneko baldintzak:

  • Parte-hartzaile guztiak MGEPeko kide izan beharko dute.
  • Bakarrik aurrez apuntaturiko pertsonek (eta izen emandako kontuekin) jokatu ahal izango dute.
  • Izen-ematetik kanpo geratu diren haiek aukera lukete parte hartzeko talderen bat berandu etorriko balitz.
  • Denbora galdu, berandu etorri edo eragozten duena, deskalifikaturik gera daiteke. Denboraz justu ibiliko gara eta.
  • Aurikularrak eta mikrofonoa norberak ekarri beharko ditu (edozein aurikularrek balio dezake, USB badira driverrak instalatu beharko direla kontutan izan eta lehenago esan beharko da emailez. Bestela soinu gabe ere jokatu daiteke).
  • Norbere xagua ekartzea gomendatzen da, ez da bertakoen funtzionamentua bermatzen eta.

Nola eman izena txapelketan:

5-6ko taldeak bilatzen dira (hala ere, 5 baino pertsona gutxiagoko taldeak edo pertsona bat bakarrik apunta daitezke. Baina zailagoa izango da txapelketan sartzea. Gainera, talde mixtoek lehentasuna izango dute). 6ko taldeen kasuan, partida aurretik taldeko edozein ordezko bezala jarri daiteke, baina jokatzen duten 5etako bakoitzak norbere LOLeko kontuarekin jokatu beharko du.

2 pauso besterik ez dira (ez baldin bazarete 6 jokalari, bakarrik zareteneraino bete. Bakarra baldin bazara, ez dago talde izenik iradoki beharrik).

  • 1. pausua: Taldekide bakoitza bere kabuz gamerauntsia.eus web orrian erregistratu behar da (bertan txapelketaren eboluzioa eta taldeak ikustea izango duzue).
    • web orrian sartu eta goian eskubian “Sartu” sakatu. Gero “Sortu kontua” eta eskatzen diren 4 datuak bete. Zure emailean konfirmatu eta iada Game Erauntsi-ko erabiltzaile izena izango duzu.
  • 2. pausua: loltxapelketa@gmail.com helbidera hurrengo informazioa bidali:
    • Taldearen izena, irudi bat (nahi izanez gero) eta jokalari bakoitzaren Game Erauntsiako erabiltzaile izena (sortu berri duzuna), LoL-eko inbokatzaile izena eta zure Izen Abizenak (MGEPekoa zarela ziurtatzeko).

*Hona hemen adibide bat:

GVA

Partekatu

Game Erauntsia facebook