Bergarako Wolfram Encounter jardunaldiaren baitan egingo da ekimena. Izen ematea abian da: lehen partidak urrian lehiatuko dira, eta final handia azaroaren 11n.

Bergarako Udalak, Game Erauntsia Elkartearekin batera, CS: GO Wolfram 2023 txapelketa abian jarri du. Binakako norgehiagokak lehiatuko dira (2vs2 edo Wingman formatuan): gonbita Euskal Herriko bideojokalari guztiei luzatu nahi diegu.

Ekimena Wolfram Encounter jardunaldiaren aterpean egingo da. Aurreko ekitaldietan League of Legends MOBA ezagunaren txapelketak antolatu baziren ere, aurten bogan dagoen Counter-Strike tiro joko arrakastatsuari lekua eman nahi izan zaio.

Izen ematea irekita dago jada; urriaren 1ean itxiko da. Aipatu modura, binakako lehiak jokatuko dira; hortaz, fitxan pertsona bakarrak izena eman beharko du, baina bere taldekidearen izena helarazi beharko digu. Gauza bera egin dezakete bikotekiderik ez duten jokalariek: gure Telegram zein Discord taldeetan bikotea osatzeko jokalariak bila ditzakezue.

Informazio guztia txapelketaren fitxan aurki daiteke.

 

Kanporaketa fasea, etxetik

Kanporaketak etxetik jokatuko dira online eta partida bakarrera, urriaren 14tik urriaren 19ra bitartean. Horiek bideratzeko Challengermode webguneaz baliatuko gara: erabiltzailea sortu beharko duzue, eta, ostean, guri helarazi, zuoi gonbidapena bidaltzeko.

Fase finala aurrez-aurrekoa izango da, eta azaroaren 4an Bergarako XXX aretoan lehiatuko da: Xetan hasiko dira finalerdiak, eta ostean finala jokatuko da.

Egun berean, gainera, Bergara bloketan, Minecraft eraikuntza proiektuan sortutako Bergara digitala ezagutzera emango da.