Botoia

Agian pentsatuko duzu zapaltzeko eskatzen dizun botoia mekanismo erraza dela. Kontuz, gauzak ez dira diruditen bezain errazak.

Ikus ezazu A eranskina adierazleak identifikatzeko.
Ikus ezazu B eranskina bateriak identifikatzeko.

Ziurtatu “EU V0” etiketa moduluan badagoela, bestela, hau ez da eskuliburu zuzena.

  • Jarrai itzazu pauso hauek agertzen diren ordenean:
    1. Botoia urdina bada, eta “GERATU” hitza badu (TEXT irudian), eduki botoia zapalduta, eta “Zapaldutako botoia askatzea” izeneko atala irakurri.
    2. Bonbak bateria bat baino gehiago badauka, eta “LEHERTU” hitza badu (TEXT irudian), zapaldu eta askatu berehala.
    3. Botoia txuria bada, eta bonbak “CAR” adierazlea piztuta badu, eduki botoia zapalduta, eta “Zapaldutako botoia askatzea” izeneko atala kontsultatu.
    4. Bonbak 2 bateria baino gehiago baditu, eta “FRK” adierazlea piztuta badu, zapaldu botoia eta askatu berehala.
    5. Botoia horia bada, eduki botoia zapalduta, eta “Zapaldutako botoia askatzea” izeneko atala irakurri.
    6. Botoia gorria bada, eta “MANTENDU” hitza badu (TEXT irudian), zapaldu eta askatu berehala.
    7. Bestela, eduki botoia zapalduta, eta “Zapaldutako botoia askatzea” izeneko atala kontsultatu.

    Zapaldutako botoia askatzea

    Botoia zapalduta mantenduz gero, kolorezko barra bat piztuko da moduluaren eskuinaldean. Kolore horren arabera, botoia momentu zehatz batean askatu beharko da:

    • Barra urdina: askatu denbora kontagailuan 4 zenbakia edozein posiziotan agertzen denean.
    • Barra txuria: askatu denbora kontagailuan 1 zenbakia edozein posiziotan agertzen denean.
    • Barra horia: askatu denbora kontagailuan 5 zenbakia edozein posiziotan agertzen denean.
    • Beste kolore bateko barra: askatu denbora kontagailuan 1 zenbakia edozein posiziotan agertzen denean.