Denboraren okarina

Denboraren okarina

Bideo-jokoen euskarazko irratsaioa! Jokozaleenen artean jokozaleenek egina!

https://gamerauntsia.eus/feed/podcastak/denboraren-okarina/mp3/rss

Game Erauntsiak eskeintzen duen hileroko irratsaioa da. Bideojokoei buruzko edozein gairi buruz hitz aspertuan ariko dira hainbat lagun gehienez ere ordubetetxo batean. Gustuko dituzu bideojokoei buruzko iritziak? Ba al dakizu zure gertukoek zer dioten? Hau da zure irratsaioa!

Denboraren okarina 2x01 - Basoaren arnasa

Denboraren Okarina, Game Erauntsiaren Podcastaren 2. sasoiko lehen kapitulua (Basoaren arnasa) da honako hau. Ander, Haritz eta Damian izan dira bertan. Hemendik aurrera, Bergarako Txapa Irratian zuzenean izango gaituzue hilabetean behin. Gero, gamerauntsia.eus, txapairratia.org edo arrosasarea.eus webguneetan eskuragarri izango duzue atal bakoitza. Honakoan, 2017rako espero genituen bideojokoen inguruan jardun dugu, aurrerago espero ditugunei buruz eta baita bidean atera diren gai batzuen inguruan ere. Gurekin harremanetan jartzeko, sartu telegrameko Game Erauntsiko taldean (https://t.me/gamerauntsia). Ia saioa gogoko duzuen.


Denboraren okarina 1x04 - E3 2017 eztabaida

Duela gutxi izan da Los Angelesen E3 (Electronic Entertainment Expo) 2017ko konferentzia eta horren inguruan hitz egin eta eztabaidatu dut Ander Intxaurrondo, Haritz Odriozola eta Damian Medinabeitiak.


Denboraren okarina 1x03 - PC vs Kontsolak - gure bizipenak

Gaurkoan, Zital, Ander eta Damian izango dira beraien gaming esperientzia PC edo kontsolan izan den azaltzen eta hauek suposa lezakeenari buruz eztabaidatzen. Konexio traketsaren ondorioz momentu kritikoren bat bizi izan den arren, solasaldi atsegin bat izan dugu.


Denboraren okarina 1x02 - Nintendo Switch

Atal honetan, azken hilabetean argitara atera den Nintendo Switch kontsola berriari buruz jardun dugu. Horretarako Haritz Odriozola aurkezleaz gain, Ander Intxaurrondo eta podcastera batu diren Damian Madinabeitia eta Oihane Garzia gonbidatuen ekarpenak izan ditugu.


Denboraren okarina 1x01 - 2017an espero ditugun jokoak

Aurten aterako diren eta jolastea gustatuko litzaizkigukeen jokoen zerrenda batzuk egin ditugu. Ander Intxaurrondo, Antton Iraeta eta Haritz Odriozolak beren gustokoenen zerrendak egin eta joko hauez espero duten iritzia eskeini digute.