EIBAR EH eTxapela (FIFA 21) BETA




Izen ematea: urriak 15etik 31ra

  • Izena emateko gamerauntsia.eus web atarian erregistratu behar da.
  • Parte hartzeko bete beharreko datuak hauek izango dira:
    • Sortutako profilaren ezizena.
    • Erabiltzen den email kontu bat.
    • PS4 ID erabiltzailea (hau profila sortutakoan sartu behar da).
  • Erregistroa burututakoan, parte hartu nahi den txapelketan izena eman dezakezu (txapelketa bakarrean parte hartu daiteke).
  • Game Erauntsiaren Discord kanalera sartu eta bertan EH eTxapela taldean parte hartu. Txapelketa hasita, antolakuntzako mezu guztiak talde honetatik argitaratuko dira. Partaideek baliabide hau erabili dezakete zalantzak argitu eta beste jokalariekin harremanetan jartzeko.

Hemen ikusgai hau nola egiten den azaltzeko bideo tutoriala.

Kanporaketa fasea: azaroak 2tik 21era

 Kanporaketa Ligan, talde bakoitzak bere fase propioa jokatuko du ordezkari bakarra egon arte. Hauek dira fase honetan jarraitu beharko diren arauak:

  • Zozketa bidez kanporaketa fasea antolatuko da (munduko kopan egiten den bezala).
  • Jokatzen den taldearen estatistiken batez bestekoa 90ekoa izango da, talde guztiek berdintasunean jokatzeko.
  • Partidaren iraupena 16 minutukoa izango da ( 8 minutuko 2 zati). Irabazleak fasean aurrera egingo du.
  • Partida berdinketan amaitzen bada, penaltiak jokatuko dira.
  • Partida bukatutakoan, emaitzaren argazkia bidali beharko da, adierazitako email helbidera.
  • Jokalarietako bat agertu gabe geratzeagatik partida bertan behera geratzen bada, hau kanporatua izango da zuzenean.
  • Partaide bakoitzak izena eman duen taldearekin jokatu beharko du.

* Partiden ordutegia txapelketako parte-hartzaile kopurua jakiterakoan adieraziko da. Partiden emaitza bidali beharko da bulegoa@gamerauntsia.eus helbidera emaitzarekin eta irudiarekin (mugikorrarekin ateratako argazkia izan daiteke).

*Antolatzaileak parte hartzaile kopuruaren arabera aldaketak egiteko aukera edukiko du, talde batengandik borrokan parte hartzaile gehiegi badago zozketa bidez orekatuko ditu.

*Antolatzaileak euskaraz emango ditu azalpen eta erantzunak.

Ligaxka: azaroak 23tik 27ra

Ligaxkak aurreko fasean sailkatutako 5 partaide batuko ditu, bakoitzak euskal talde baten ordezkari gisa jokatuta: REALA, ATHLETIC, OSASUNA, EIBAR eta ALAVES. Liga hau gauzatzeko arauak hauek izango dira:

  • Liga bateko puntuazio arauak izango ditu: garaipena lortzen duenak 3 puntu, berdinketa kasuan puntu 1 eta galtzaileak 0.
  • Jokatzen den taldearen estatistiken batez bestekoa 90ekoa izango da, talde guztiek berdintasunean jokatzeko.
  • Jokalariek kanporaketa fasean aukeratutako taldearekin jokatuko dute.
  • Partidaren iraupena 16 minutukoa izango da ( 8 minutuko 2 zati).
  • Partida ez bada jokatzen ez delako jokalariren bat azaldu, galdutzat emango zaio partidua.
  • Partiden ordutegi ofiziala 18:00etan izango da. Emaitza bidaltzeko epea 20:30ak baino lehenago izan behar du.
  • Bi jokalariek adostuta partidaren ordua aldatzea dago, baina beti ere emaitza emateko garaian ordutegia errespetatuta.

Egutegia honako hau izango da:

AZAROAK 23 (astelehena)

REALA-ATHLETIC

OSASUNA-EIBAR

Atsedena: ALAVES

AZAROAK 24 (asteartea)

ALAVES-REALA

ATHLETIC-OSASUNA

Atsedena: EIBAR

AZAROAK 25 (asteazkena)

EIBAR-ALAVES

REALA-OSASUNA

Atsedena: ATHLETIC

AZAROAK 26 (osteguna)

REALA-EIBAR

ALAVES-ATHLETIC

Atsedena: OSASUNA

AZAROAK 27 (ostirala)

ALAVES-OSASUNA

ATHLETIC-EIBAR

Atsedena: REALA

Liga amaitutakoan, lehen 4 sailkatuak final handiko fasera egingo dute aurrera. Sailkapenean berdinketarik balego, gol kopurua hartuko da kontutan, eta berdinketak jarraitzen badu, penaltiak egongo dira.

Final handia: Abenduak 3 (ostirala)

Fase finalera iristen diren partaideak gai izan behar dute bere partidak zuzenean emateko (PS4-ak aukera ematen du, bai YouTube-tik edo baita Twich-etik). Finalaren emanaldia abenduak 3an izango da, baina hauek aurrez-aurretik jokatzeko aukera egongo da. Kasu horretan, parte-hartzaileei aurretiaz abisatuko zaie grabaketa egiteko.  Hamaika Telebistak eskatuz gero, irabazleak elkarrizketa bat egin beharko du bideo-konferentzia bitartez. Hau adingabekoa bada, Hamaika Telebistak kudeatuko ditu irudi baimenak.

Finalerdiak jokatuko dira: zuzenean emango dira streaming bidez eta Hamaika Telebistan. Jarraian fasetik igarotakoekin finala jokatuko da.

Final Handia jokatuko da: zuzenean emango da streaming bidez eta Hamaika Telebistan.

Fase honetara 4 parte hartzaile iritsiko dira. Hauek dira fase honetako arauak:

  • Ligako sailkapena kontutan izango da fase honetako partiduen antolaketan.
  • Partidaren iraupena 20 minutukoa izango da ( 10 minutuko 2 zati). Irabazleak fasean aurrera jarraituko du.
  • Partida berdinketan amaitzen bada, penaltiak jokatuko dira.
  • Jokatzen den taldearen bataz bestekoa 90 izango da, talde guztiek berdintasunean jokatu ahal izateko.

Partida ez bada jokatzen ez delako jokalariren bat azaldu, kanporatua izango da zuzenean.


Taldeak sortzeko daude. Laister izango dira ikusgai

Taldeak sortzeko daude. Laister izango dira ikusgai

Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

Modalitatea

Kanporaketa

Bakarka

Saria

EhKirola-ren eskutik:

  • Taldearen ordezkaritza lortzen dutenentzat beraien taldearen kamiseta bana (pertsonalizatua: nahi duten jokalariena ala euren izenarekin).
  • Finalaren irabazlearentzat: txapelketan aukeratuduen taldearen derbi baterako bi sarrera. Partidua irabazleak aukeratuko du.
  • Parte-hartzaile guztien artean beraiek aukeratutako derbi baterako bi lagunentzako sarrerak zozketatuko dira (irabazlea barne). Zozketa fase finala baino lehen egingo du EH Kirolak eta abenduak 3an Hamaika Telebistak egindako saioan adieraziko da nor da irabazlea.

Arauak

Partida bat sortzeko

  • Egun bakoitzean kanporaketa partiduak egongo dira. Hau zure txapelketa barruko "partida" fitxan ikus dezakezu.
  • Partidaren eguna finkoa izango da.
  • Partida guztien ordutegi ofiziala 18:00etan izango da. Hau aldatzeko 2 jokalariek ados egon behar dute. Adostasunik ezean, 18:00etan egingo da.
  • Partida etxeko jokalariak sortu beharko du beti. Adibidez, partida zulu08 VS elorri bada, etxekoa zulu08 izango da.
  • Zuen aurkariaren ID-a ikusteko, bere profilean klik egin eta ikusiko duzue (etxeko jokalariaren lana izango da harremanetan jartzea).
  • Emaitza bidaltzeko ordu muga 20:30 izango da, eta email honetara bidali beharko da: bulegoa@gamerauntsia.eus, emaitzaren irudia bidalita (telefonoarekin egindako argazki batek balio du). 
  • Ez bada emaitzarik jasotzen, zuzenean kanporatuak izango dira bi jokalariak.
  • Partidara norbait ez bada agertzen, zuzenean kanporatua izango da. Horretarako partida ordurako sortu dela ziurtatu beharko da edota partidara gonbidapenik garaiz jaso ez dela.
  • Partida berdinketan amaituz gero, penaltietara jokatuko da.

Gogoratu partida sortzeko zure ID-a jarrita eduki behar duzula, bestela ezingo da partida burutu eta kanporatua izango zara (hau, zure profil editorea erabilita plataforma fitxaren barruan jarri behar duzue).

Antolatzaileak

Erredakzioa

Partekatu

Game Erauntsia facebook