Bihar arratsaldeko 15etan irekiko dituzte Bilboko Guggenheim museoko ateak Euskal Encounterrek antolatzen duen eSports txapelketari hasiera emateko. Aurten, boga bogan dagoen HearthStone jokoaz gozatzeko aukera izango dugu eta lagunok, Game Erauntsiako kideok ez gara atzean geldituko. Eta zergatik aukeratu dute ba aurtengo GameGunerako joko bikain hau? Euskalekoek labur eta zehatz honela diote:

Karta-joko digital horretan (HearthStone), elkarren aurka jarduten dira World of Warcrafteko bi heroi, aurkaria menderatzeko estrategiarik egokiena nork hedatzen duen argitzeko.

Urtebete eskas igaro den arren joko hori plazaratu zutenetik, egun jarraitzaile gehien dituen estrategia-jokoa da: mundu osoko bideojokoen ikus-entzuleen % 11. Dagoeneko, Starcraft sagako estrategia-jokoen eta antzekoen aurretik dabil.

Lineako 30 milioi jokalari ditu, eta etengabe egin du gora kopuruak jokoa merkaturatu zenetik, arrazoi hauengatik, besteak beste: bikain egokitzen da gailu mugikorretara, jokatzeko erraza da, eta doakoa.

Bi egunetan zehar zuzenean euskaraz Twitch-eko gure kanaletik komentatutko dugu bertan gertatzen den guztia bai nik eta baita Sergio Peña handiak ere.

Sari garrantzitsuak eta mundu mailako 16 jokalari entzutetsu izango ditugu bertan. Txapelketaren gaineko araudi osoa ere hemen aurki dezakezue. Oso interesgarria beraz Euskal Encounterreko lagunek prestatu duten ekitaldia! Animatu gurekin zuzenean jarraitzera! Zein da zuen gogokoena??

Sariak

1. 12.000€
2. 6.000€
3.-4. 3.000€
5.-8. 300€