ADI!! Minecraftean aritzen zareten gehienek jakingo duzuen bezala Mojang-ek otsailaren 4tik aurrera jokoko erabiltzaile izena aldatzeko aukera jarri zuen. Honek guztiz aldatu du zerbitzariarietan jokalariak identifikatzeko modua, eta gure zerbitzarian arazo batzuk sortu ditu. Askok dagoeneko aldatu duzue izena eta zerbitzarian ezin sartu zabiltzate. Dagoeneko badugu arazoaren konponbidea, baina desabantaila bat du: Inbentarioak eta enderchest-ak (Motxila) ezabatu egiten ditu. Zuen gauzak galdu nahi ez baldin badituzue, gorde dena etxeko kutxetan.

Ostiral arteko (hilak 13), egun hau bera barne, epea emango dugu hau egiteko.


Ongi izan eta barkatu eragozpenak!