Steam bidez jolasteko XCOM Enemy Unknown eta Tomb Raider (2013) jokoen kodigo banaren zozketa egingo dugu gure komunitateko kideen artean! Bai ondo irakurri duzue, gure webgunean erregistratuta egoteagatik eta sare sozialetan webgune honen existentziaren berri emateagatik 2 joko hauen zozketan sartuko zara!

Zozketa honek bi asteko epea izango du eta urriaren 31ean gauerdiarekin batera (00:00) amaituko da epea. Gogoratu hiru baldintza bete beharko direla zozketan sartu ahal izateko:

  1. Gure komunitateko kide izan. Horretarako webgunean erregistratu beharko zara.
  2. Twitter edo Facebookean gu jarraitu
  3. Gure webgunearen aipamen bat (gutxienez) egin zure sare sozialetan (Facebook, Twitter). Noski, horretarako zure aipamenean gu etiketatu beharko gaituzu.
Zozketaren emaitza azaroaren 3an, astelehena, jakinaraziko dugu webgune honetan bertan. ZORTE ON!



Bitartean, hona hemen goxokia... bi joko hauen trailer ofizialak uzten dizkizuegu :D

XCOM: Enemy Unknown



Tomb Raider



OHARRA: GE Kideok ez dugu zozketan parte hartzen