Foroa Denetariko kutxa: Zeintzuk dira 2014an gehien gozatu dituzuen jokoak?

Game Erauntsia Denetariko kutxa Zeintzuk dira 2014an gehien gozatu dituzuen jokoak?

Zuen gustokoenak zeintzuk izan diren kontatzera animatzen zaituztegu. Komentatu zein edo zeintzuk izan diren, zergatik,... Komentatzen dituzuenak ez dute 2014an salgai jarri direnak izan behar, historiako bideojoko guztiek dute lekua hemen.

Ander Intxaurrondo
2015/01/21 15:26 35

# 2014

Nire kasuan ondorengoak izan dira:

  • South Park: Stick of Truth: telesailaren zaleak bazarete, hau jolastu beharra dago. Beste kapitulo bat ematen du, grafikoki iguala da eta barregarria. RPG bat da, ez da oso luzea, baina oso sinplea eta intuitiboa, gainera RPG jokoetan nobatoak garenentzat oso egokia dela iruditu zait, mekanikekin familiarizatzeko.
  • Metroid Prime: Nahiz eta jokoa zaharra izan, kriston deskubrimendua izan da niretzat, izugarri ondo pasa dut. Metroid onena agian?
  • Shin Megami Tensei IV: ez naiz mangazalea eta ez zaizkit RPGak asko gustatzen, baina saga honek zerbait zeukan hasieratik erakarri ninduela. Oso berandu iritsi zen eta artikulo bat eta guzti idatzi nuen hau zetorrela esateko. Zain egoteak pena merezi izan zuen. Joko bezala zaila da, baina aldi berean denontzat irisgarria.



egoninobi
2015/01/21 16:52 35

# Re: 2014

Nire txanda!

  • Mario Kart 8: Mario Kart Wiiarekin hainbeste ordu online jokatu ondoren, nola ez nuen ba joko honekin berdin egingo. Jokoaren onlinarekin ezinezkoa da aspertzea.
  • The Legend of Zelda: A Link Between Worlds: Udan erosi nuen eta astebetean pasatu nuen joko osoa. Hori bai, udako asterik onena izan zen. Primeran pasa nuen!
  • Super Smash Bros.: Smash bat da, horrek dena esaten du. :D Lagunekin aritzeko jokorik onena ziur asko.
  • The Legend of Zelda: Ocarina of Time 3D: Oraindik nabil jokatzen. Denbora gutxi dudanez zatika ari naiz jokatzen. Hala ere sekulakoa da jokoa. Itzela!
  • Donkey Kong Country: Tropical Freeze: Duela pare bat aste erosi nuen, baina ez dut bi ordu baino gehiago jokatzeko astirik izan. Dena dela bi ordu horiek nahikoa izan ditut konturatzeko zein joko bikaina den. Donkey Kong Country Returnsen bezala, jokoak badu bere zailtasuna, eta hori asko gustatzen zait.
Labur esanda, ikasturte berria hasi dudanetik ez dut denbora askorik izan jokatzeko. Beraz, urtearen lehen erdia izan da gehien disfrutatu dudana.
Denbora hobeto planifikatzen ikasi behar dudala uste dut...


Aupa! :D


Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2015/01/21 22:45 25

# Re: 2014

Hauek izan dira nireak:

Super Mario 3D World: WiiU-rako Marioren jokoa 3D-tan. Entretenigarria iruditu zitzaidan, hala ere 3D Mario flojoena da niretzat.
Rayman Legends: Ander Intxaurrondo-k gomendatuta gabonetako beherapenetan hartu nuen. Oso joko ona benetan. Biren artean jokatzeko ezin hobea!
Zelda Minish Cap: GameBoy Advance-ko Zelda udan jokatu nuen oporretan. Oso Zelda ona da, eta ez oso zaila (nik pasatu nuen...). Hala ere Zela ALTTP baino flojoagoa niretzat.
Metroid Fusion: Zelda Minish Cap amaitu nuen eta oraindik opor egun batzuk zeudenez Metroid Fusion hautatu nuen. :-D. Asko gustatu zitzaidan, 2D-tako Metroid onenetarikoa niretzat.
Luigi's Mansion 2: Gamecube-kora milaka aldiz jokatu eta disfrutatu eta gero, Nintendo 3DS-koa falta zitzaidan. Bikaina!
Mario Kart 8: Mario Kart onena dudarik gabe, niretzat oso gertutik Super Mario Kart-ek jarraitzen dio hala ere.
Ni No Kuni: Orokorrean ez naiz RPG zalea, baina joko honi itxura ona hartu nion. PS3-an jokatu nituen joko gutxietako bat. Ez dut amaituta baina merezi du, gustatu zait.




Ander Intxaurrondo
2015/01/22 11:53 35

# Re: 2014

Hauek izan dira nireak:

Super Mario 3D World: WiiU-rako Marioren jokoa 3D-tan. Entretenigarria iruditu zitzaidan, hala ere 3D Mario flojoena da niretzat.
Rayman Legends: Ander Intxaurrondo-k gomendatuta gabonetako beherapenetan ...
xa2er
Pozten naiz gustatu zitzaizulako, jaja. Nik lagun batekin jolastu nuen aldi berean duela pare bat hilabete eta kriston barreak egin genituen.



Sir Olentzero
2015/01/22 15:27

# 2014

Batzuk badira, bai.

Bioshock 2 Infiniten faltan, saga hau kristorena da. Lan artistikoa sekulakoa, anbientazioa oso landua eta fps aldetik plasmid eta kontu guzti hoiek asko dibertitzen dute.

Fallout New Vegas Ultimate Edition Bigarren aldiz instalatu, 155 ordutara iritsi eta hala ere ez dut amaitu xd Hail Caesar!

Mass Effect 1,2,3 Commander Shepard ftw! Legion hil zitzaidan, kaka putza. Amaieran umeari disparatu nion kuriositate hutsez...

Payday: The Heist Horrelako fps kooperatiboak asko asko gustatzen ari zaizkit. L4Den sendan, IA apur bat motza baina orduak eta orduak sartzeko modukoa. 

Red Orchestra 2 509 ordu, horrekin nahikoa diot. Baina jada desinstalatu dut, beste joko batzuei aukera eman behar zaie.

2015: Far Cry 2, Saints Row IV, Batman Arkham Asylum, Fallout New Vegas amaitu? HL3?


Stop shitting your pants and grow some balls!


Ander Intxaurrondo
2015/01/22 19:07 35

# Re: 2014

Justu gaur Saints Row IVren bertsio berriari buruz idatzi dut, jajaja.

Nik 3a probatu nun eta oso dibertigarria iruditu zitzaidan, oso bizarroa.

baina utzi behar izan nuen, estankatuta gelditu nintzen leku baten, denbora guztian hil besterik ez ninduten egiten: 

(SPOILER) tipo baten bila joan behar zinen sadomaso klub batera, tipoarekin ihes egiten zenuen korrika egiteko txinatar taxi batean, gimnasio batera joaten zinen beste tipo baten bila, "luchadores" pila agertzen ziren, eta hor akatzen ninduten (BUKATU DA SPOILER)

Agian asko grindeatu behar nuen arma hobeak lortu eta indar handiagoa lortzeko? Ea egunen batean berriro hartzen dudan jokoa.