Foroa PC: Ordenagailu aurrekontuak

Game Erauntsia PC Ordenagailu aurrekontuak

Ongo etorri, hemen hasten da Master Racera zure aszentsioa.

Patxi Ordozgoiti
2014/11/09 00:27 35

# 400-600€

 Ordenagailu aurrekontuak, 100€ taldeetan banatuta. Aurrekontu hauek PCcomponentes.com web orrialdean eginak daude, kontuan eduki behar da prezioak ia egunero aldatzen direla, beraz zerbait orientatiboa dela.

 

Era berea, ez gara informatikoak, eta ez ditugu pieza guzti hauek frogatu. Baina gustuko dugu informatika, eta gai hauetan informatu egiten gara. Beraz, ez, ez gara adituak baian zerbait ulertzen dugu, eta ordenagailu bat baino gehiago montatu dugu, piezak guk aukeratu ditugularik. Honela, badugu ulermen minimo bat irizpide orientatibo hauek emateko.

 

Halaber, kontuan eduki behar da prezio hauek ez dutela barne hartze:

  • DVD irakurgailua. Gaur egun Steam, Origin etabarrekin, ez da beharrezkoa ia formato fisikoa erabiltzea. Hau nahi izatekotan, hona hemen gehitu beharko zaiona edozein buildi:

 

Asus Drw-24f1st Grabadora DVD 24x Negra

15.95

 

  • Build guzti hauetan ez da barne hartzen ordenagailuaren muntaia, ezta bidalketa gastuak ere

 


 

 

 

400€ CPU+GPU

 

Prozesadorea

AMD FX Series FX-6300 3.5Ghz

74.34

Plaka nagusia

Asus M5A78L-M/USB3

46.24

RAM memoria

G.Skill DDR3 1600 PC3-12800 8GB 2x4GB CL11

58.64

Disko gogorra

Seagate Barracuda 7200.14 1TB SATA3

38.80

Dorrea

Tacens Arcanus Pro USB 3.0

23.14

Alimentazio iturria

AeroCool KCAS 500W 80 Plus Bronze

31.40

Txartel grafikoa

MSI R7 250 OC 2GB GDDR3

66.12

 

B.E.Z. %21

 

GUZTIRA

 

409.80

 

  • FX 6300 oso prorzesadore hona da prezio-kalitate erlazioari dagokionez. Agian ez du FPS mailarik onena ematen CPU asko darabailtzen jokoetan (Arma III, DayZ), baina prezio tarte honetan egokiena dudarik gabe.
  • Plakari dagokionez, prezioagatik oso ona: Sata3 (6Gb/s), 4 RAM txartelentzako lekua eta USB3.0
  • RAM memoriari dagokionez, beti hobe da bi stick, bakarra baino.
  • Dorre normaltxoa
  • 500W eta 80+ Bronze, prezioagatik oso alimentazio iturri ona
  • Buil osotik txartel grafikoa litzake ahulena, baina 400€rekin ez dago maniobra aukera askorik. Alternatiba modura, hurrengo taulan APU baten build-a egiten da. APU bat CPU bat da, CPU izateaz gain grafikoak ere prozesatzen dituelarik, hau da Prozesadore eta txartel grafikoaren lana egiten du. Azkar eta gaizki hitzegitearren, CPU hibrido bat.

 


 

 

400€ APU

 

Prozesadorea

AMD A10-7850K 3.7Ghz

125.62

Plaka nagusia

Asrock FM2A78M-HD+

41.32

RAM memoria

G.Skill Ripjaws X DDR3 1600 PC3-12800 8GB CL10

60.29

Disko gogorra

Seagate Barracuda 7200.14 1TB SATA3

38.80

Dorrea

Tacens Arcanus Pro USB 3.0

23.14

Alimentazio iturria

AeroCool KCAS 600W 80 Plus Bronze

36.36

 

B.E.Z. %21

68.36

GUZTIRA

 

393.90

 

 

  • Aurreko tablako prozesadorea eta txartel grafikoaren prezioak batu direnez, aukera dago AMDren APUrik onena eta onena hartzeko.
  • Plaka nagusi arrunta, merkea baina prestazio egokiekin: Sata3 (6Gb/s) eta USB3.0. Alde txar bakarra bi RAM txartel bakarrik onartzen dituela
  • Ondorioz, 2x4GB hartu beharrean 1x8GBko txartela, hala diru pixka batekin beste bat eros daiteke ordenagailua hobetzean eta guztira 16.
  • Alimentazio iturriari dagokionez, seguruenik 500W nahikoak izango liratekeen arren, APU batek CPU+GPU suposatzen du, beraz hobe W-ak soberan edukitzea. Hala ere, 500W nahikoa dela uste baduzu, dorrea izango litzake hurrengo hobekuntza logikoa.

 

 


 

 

500€

 

Prozesadorea

AMD FX Series FX-8320 3.5Ghz 8X

103.31

Plaka nagusia

Asrock 970 Pro3 R2.0

54.55

RAM memoria

G.Skill DDR3 1600 PC3-12800 8GB 2x4GB CL11

58.64

Disko gogorra

Seagate Barracuda 7200.14 1TB SATA3

38.80

Dorrea

NOX Coolbay SX USB 3.0

34.71

Alimentazio iturria

AeroCool KCAS 600W 80 Plus Bronze

36.36

Txartel grafikoa

Assus Radeon R7 260XDirectCU II OC 1GB GDDR5

94.21

 

B.E.Z. %21

88.32

GUZTIRA

 

508.90

 

  • AMDek duen CPU onena dudarik gabe, oso merkea, 8 nukleorekin fisikorekin. Dena dela adi! Multitasking deritzonerako oso den arren, agian jokoentzako pixkat eskasa izan daiteke (Intelekin konparatuz), jokoek momentuz ez bai dute CPU honek dituen nukleo guztiak aprobetxatzen, oro har, nukleo bat edo bi erabiltzen dituztelarik. Hala, azker eta gaizki hitzegitearren, jokoek nahiago dituzte nukleo gutxiago eta baina gogorragoak (Intel) nukleo asko eta ahulagoak baino (AMD). Dena dela, dudarik gabe prezio ikaragarria dauka.
  • Plaka arrunt bat, esan bezala kasu honetan ere Sata3 (6Gb/s), USB3.0 eta 4 RAM txartelentzako lekua
  • Dorrea ere pixka hobetua dago.
  • Alimentazio iturria ere hobetu dago, honela AMD prozesadorearen energia beharra betetzeko. Dena dela, 500W nahikoa izna liteke, baina badaezpada hobe soberan edukitzea Wak. Hala ere, eta aurreko taulan esan bezala APUarekin, 500Weko iturriarekin aurrezten denarekin, plaka nagusia edota txartel grafikoa pixkat obe daitezke.

 

 

 

 

Prozesadorea

Intel Core i3-4330 3.5Ghz Box

98.35

Plaka nagusia

Asrock B85M-HDS

45.45

RAM memoria

G.Skill Ripjaws X DDR3 1600 PC3-12800 8GB CL10

60.29

Disko gogorra

Seagate Barracuda 7200.14 1TB SATA3

38.80

Dorrea

NOX Coolbay SX USB 3.0

34.71

Alimentazio iturria

Corsair CX500 V2 500W Builder Series 80 Plus Bronze

 

48.76

Txartel grafikoa

Assus Radeon R7 260XDirectCU II OC 1GB GDDR5

94.21

 

B.E.Z. %21

88.32

GUZTIRA

 

508.90

 

  • Prozesadoreari dagokionez, aukera dago jada intelera salto emateko, eta gainera i3 potenteenera. Esan bezala, nukleo fisiko gutxiago dituen arren hauek indartsuagoak dira FXeko nukleoekin konparatuz.
  • Plaka nahikoa ona, H81Ma baino pixka bat hobea, eta baiat pixka bat garestiagoa. H81M bat ere har liteke B85Maren ordez.
  • RAM bakarra, bi leku bai daude bakarrik.

Alimentazio iturri pixka bat obea, ez W aldetik, baina bai marka aldetik.

600€

 

 

Prozesadorea

Intel Core i5-4440 3.1Ghz Box

128.10

Plaka nagusia

Asrock H81M-HDS

39.67

RAM memoria

G.Skill Ripjaws X DDR3 1600 PC3-12800 8GB CL10

60.29

Disko gogorra

Seagate Barracuda 7200.14 1TB SATA3

38.80

Dorrea

NOX Coolbay SX USB 3.0

34.71

Alimentazio iturria

AeroCool KCAS 600W 80 Plus Bronze

36.36

Txartel grafikoa

Gigabyte GeForce GTX 760 OC 2GB GDDR5

164.46

 

B.E.Z. %21

105.50

GUZTIRA

 

607.90

 

  • Prozesadore honek jada i5erako saltoa egiten du, hau jada ez da txantxetako kontua.
  • Egia da aurreko tablarekin konparatuz plaka nagusia pixkat bat ahulagoa dela, baina hau justifikatu dago bai CPU bai GPUen obekuntzekin.
  • Alimentazio iturria, 600W badaezpada, naiz eta ez den benetan behar. Dena dela, diru pixka bat gehiagorekin aurreko taulako Cosair iturria eros liteke.
  • GTX 760 Nvidia GTX 700 seriearen barruan, benetan kalitate/prezio erlazio oso ona, eta errendimendu aldetik bikaina.
  • Prezio tarte honetan AMD FX-8350 CPUa ere eros liteke, honela plaka nagusia pixka bat hobetuz eta baita alimentazio iturria. Dena dela, esan bezala jokoei dagokionez AMD-intel bereizketa nabaritzen da, are gehiago i5 batez hitzegiten dugun heinean.


Ander Intxaurrondo
2014/11/09 12:02 35

# Re: 400-600€

Ni informatikaria naiz, eta onartu behar dut guzti honetaz ez dudala ideia putarik ere ez, hardwareaz zero. Dakidan gauza bakarra da egunen batean portatila jubilatu eta dorre bat erostea erabakitzen badut, zuekin kontaktatuko dudala, jaja.

Bide batez, aukera legoke RAMa igotzeko 16GBera? Astakeri bat da? Edo horrek presupuestoa gehiegi igoko luke?



inigo27
2014/11/09 12:04 35

# Re: 400-600€

Kaixo, nik 525 euroko ordenagailu bat montatu nuen baina fx-6300 eta grafica hobe batekin r9 270x, oso merke dagoela uste dut.


Patxi Ordozgoiti
2014/11/09 12:06 35

# Re: 400-600€

Berez 16GB RAM jartze ez da astakeria, eta prezioaren aldaketa kalkulatze erraza da, RAMaren prezioa bider egitea besterik ez xD
Dena dela, gaur egun 8Gbrekin nahikoa izan ohi da, jokoetako eta abar behintzat bai. Hala ere, bideo ediziorako edota Photoshoperako adibidez, agian komeni da. Dena dela, bene-benetan beharko duzula ez badakizu, hobeda 8rekin hasi eta gero beste 8 erostea.


Patxi Ordozgoiti
2014/11/09 12:08 35

# Re: 400-600€

Kaixo, nik 525 euroko ordenagailu bat montatu nuen baina fx-6300 eta grafica hobe batekin r9 270x, oso merke dagoela uste dut.
inigo27
Libre sentitu taula bat egin hemen txertatzeko, agian zuk egin zenuen aurrekontua nirea baino hobea da. Zenbat eta ideia gehiago, orduan eta aukera gehaigo beahr duen jendeak erabaki ona bat hartzeko.


inigo27
2014/11/09 12:09 35

# Re: 400-600€

oraintxe, baina amazonen egin nuen horrela envioa gratis lortu nuen.


Ander Intxaurrondo
2014/11/09 12:15 35

# Re: 400-600€

Berez 16GB RAM jartze ez da astakeria, eta prezioaren aldaketa kalkulatze erraza da, RAMaren prezioa bider egitea besterik ez xD
Dena dela, gaur egun 8Gbrekin nahikoa izan ohi da, jokoetako ...
ipatx
Orduan 600 eurokoa hartuko nuke une honetan bat erosi beharko banu. Pentsatzen nengoen hasiera batean hobe zela 16 jartzea, horrela urte asko iraun eta etorkizunean aldaketak egiteko beharrik ez egoteko, baina ondo pentsatuta hobe 8 momentuz, eta beharra dagoenean gehiago jarri, gainera urte batzuk geroago seguro 8GBen prezioa asko jaisten dela eta azkenean ekonomikoago ateratzen dela.

Ez nekien hainbesteko aldea zegoenik Intel eta AMD prozesagailuen artean.



Patxi Ordozgoiti
2014/11/09 12:27 35

# Re: 400-600€

Bai egia esan jokoetan ibiltzeko gomendagarriago da Intel, baina aurrekontu baxua izateko kasuan, prezio aldea nabarmena da. Dena dela, hori, jokoetan intel askoz hobe.

RAMari dagokionez, espero prezioz jaistea, azken aldi honetan igo egiten ari bai da, eta jeistnden hori ez da beste munduko ezer... Espero DDR4ak orokortzen hastean DDR3ak merketzea. Hala ere, kontuan eduki beste 8 erosten badituzu etorkizunean, RAM guztiz berdian izna behar duela, modelo eta marka berdin berdin.

Eta azkenik, pentsatzen bazaude portatila jubilatzean, eta oraindik ere pixkabat aguan badezakezu, itxaron. Zenbat eta diru gehiago inbertitu gero eta hobe. Hala ere, ordenagialuaren abantaila da hobekuntza gradulak ere onartzen dituela.


inigo27
2014/11/09 12:52 35

# Re: 400-600€

Hementxe duzue nire aurrekontua:

Prozesadorea: AMD Fx-6300 90 euro
Procesadorearen ventilagaiua: Cooler Master Hyper TX3 EVO 19 euro
Placa basea: Asrock 980 DE3/U3S3 51 euro
Ram: Kingston HyperX Savage 2x4gb 76 euro
Disko gogorra: Seagate Barracuda 1tb 47 euro
Dorrea: Aerocool V3X Advance Devil Red Edition 29 euro (ez dut dorre hau gomendatzen arazoak izan ditudalako kableak txikiegiak zirelako)
Alimentazio iturria: Cooler Master E-600W 45 euro
Txartel Grafikoa: AMD Sapphire R9 270X OC 149 euro
DVD ETA CD irakurgailua: LG GH24NSB0 14 euro

DENERA B.E.Z. BARNE 520 EURO, GAINERA GASTOS DE ENVIO DOHAIN

Opzionalak:
Wifi Adaptagailua: TP-LINK TL-WN822N 16 euro


Patxi Ordozgoiti
2014/11/09 13:29 35

# Re: 400-600€

Hementxe duzue nire aurrekontua:

Prozesadorea: AMD
inigo27
Zure iritzi pixkat elaboratua emango zenuke ordenagailu honen inguruan? .doc batean ari naiz biltzen aurrekontu guztiak, eta jendeak proposaturikoak beren iritziarekin osatu nahiko nituzke.