Foroa PlayStation: PCSX2 Play Station 2 Emuladorea

Game Erauntsia PlayStation PCSX2 Play Station 2 Emuladorea

Play Station 2 Emuladorea

Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2014/11/08 13:02 55

# Ps2 Emuladorea

Kaixo guztiei!
Aurrekoan Xabier Calvok idatzitako "Internet Arcade Archive" emuladoreari buruz irakurri nuenean PCSX2 ps2 emuladorea etorri zitzaidan burura eta horri buruz idaztea erabaki dut.

PCSX2 Play Station 2 ko jokoak ordenagailuan jolastea ahalbidetzen duen dohako emuladorea da. Egia da dagoeneko ps2a nahiko zaharkiturik dagoela, baina ala ere programa hau oso interesgarria da.

Programaren funtzionamendua nahiko erraza da, eta oso ondo funtzionatzen du. Beraien web orrialdearen arabera probatutako 2530 jokoetatik %94.27 ak ondo funtzionatzen dute, zerrenda oso ikusteko klikatu hemen. Sistemaren errekerimendu minimoak 2gb ram eta 3.2Ghz- ko prozesadorea besterik ez dira, beraz ia edozein ordenagailutan erabil daiteke. Jolasteko teklatua erabiliz arazorik izango ez duzuen arren, gomendagarria da ps-aren moduko pc mando bat erabiltzea.

Nola instalatu emuladorea?
1. PCSX2 deskargatu: Linux, windows eta mac-erako dago erabilgarri eta hemen deskarga daiteke: Download PCSX2
2. Ps2 aren bios- artxiboa deskargatu: Sony-ren copryght arazoak direla eta ezin da hemen publikatu, interneten bilatu beharko duzue.
3. Instalazioa: Beste edozein programa bezala instalatzen da. Instalazio prozesuan lehen deskargatutako bios artxiboa eskatuko dizue.
4. Programa konfiguratu: Konfigurazioa nahiko konplexua izan daitekeenez hemen duzue konfigurazioa azaltzen duen bideo ofiziala (ingelesez): bideoa
5. Jokoa CD-ROM irakurlean sartu edo internetetik deskargatutako .iso artxiboak erabili
6. Ondo pasatu!

Instalazioari buruzko informazio gehiago hemen aurkitu dezakezue: Ingelesez, gaztelaniaz

Edozein arazo edo zalantza izan ez gero hemen nago laguntzeko!


Galaipa


Ander Intxaurrondo
2014/11/08 19:48 35

# Re: Ps2 Emuladorea

Oso artikulu ona!

Emulatzaileena gozada bat da gero. Aukera edukitzea grafikoak konfiguratzeko gure ordenagailuetara moldatzea kristona da, nahi dugun bereizmenera moldatuz, antialiasinga aukeratua, 4:3 ed 16:9 formatua erabiliz,...

Gainera PS2ko jokuak oso ondo ikusten dira emulatzaile horrekin.



Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2014/11/08 20:19 55

# Re: Ps2 Emuladorea

Pozten naiz gustatu izanaz :) Zuk diozun bezala emuladorea gozada batt da. Pare bat jokorekin bakarrik probatu dut, baina esperientzia oso ona izan da.

Ps3 emuladoreak ere egon badaude, baina irakurri dudanaren arabera ez dute oso ondo funtzionatzen. Espero dut laster pcsx3 bat egotea!


Galaipa


Ander Intxaurrondo
2014/11/09 11:04 35

# Re: Ps2 Emuladorea

Asko eskertu da funtzionatzen duten zerrenden linka, baita instalatzeko pausoak ere. BIOSei buruz, zer esanik ez, toki askotan ez dituzte ezta aipatzen ere, eta behin baino gehiagotan gertatu zait joko batekin jolastu nahi eta BIOSagatik ez zuela funtzionatzen, azkenean interneten hara eta hona ibili behar hori zer den jakin eta erabili ahal izateko. MegaCDren emulatzaile batekin gertatu zitzaidan lehen esperientzia traumatikoa XD. BIOSarena azaldu izanak puntu pilla eman dizkio artikuluari, jaja.

PS3ko emulatzaileak egiten ari dira ya? Ea azkar iristen diren, kontsola hau ez nuen inoiz eduki eta joko esklusibo pilla probatu nahi ditut. Hori bai, oso ordenagailu potentea beharko da joko horietako bat behar den moduan funtzionatzeko. Pena PS4 ez izatea retrokonpatiblea, espero det PSNn azkar jartzea aurreko kontsolaren joko guztiak, behar den moduan jolastu ahal izateko.



Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2014/11/09 15:00 55

# Re: Ps2 Emuladorea

PS3 emuladore batean lanean ari dira bai. Proiektuak RPCS3 du izena, baina oraindik oso urruti omen daude jokoek ondo funtzionatzetik. Interneten eta batez ere youtuben ps3 emuladore asko ageri dira, baina nik uste gehienak, denak ez esatearren iruzurra besterik ez direla. Beraz, itxoitea tokatzen da :D


Galaipa


Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2014/11/12 22:10 25

# Re: Ps2 Emuladorea

PCX2 emuladoreak ez al ditu plugin ezberdinak erabiltzen grafikoentzako etab? Gogoratzen dut PS2 izan aurretik probatu nuela emulatzaile hau eta orduko ordenagailuan 5-10 FPS soilik lortzen nituela, jeje. Egia esan ez dut gehiago erabili, beti kontsola orijinala erabili izan dudalako. Hala ere, ez dutenentzat benetan aukera ona dela uste dut.

Beste aukera bat, WII/Gamecube emulatzen dituen Dolphin emulatzailea da, oso ondo dagoela diote. Berriz, nik orijinalak darabilzkit baina ez dutenentzat aukera ona da.
Badut asmoa emulatzaileei buruz idazteko...