Webbed euskaraz itzulpen proiektua

Egoera: Bukatuta

Itzulpenaren webgunea

Plataformak: PC

Hasiera data: 2024/05/06

Azken eguneraketa: 2024/05/06

Arduraduna: Ibai Oihanguren Sala


Webbed armiarmatxo alai bati buruzko istorioa da. Gure armiarma txikiak bere mutil-laguna txoritzar anker baten atzaparretatik erreskatatzeko abentura izugarria biziko du.

Arakatu basoa eta inguruak, amaraunen laguntzarekin adar batetik bestera zabuka joanez.

Egin beste zomorroen adiskide, lagun itzazu, eta zure abenturan lagunduko zaituzte.

Erreskatatu zure mutil-laguna, eta batez ere, dantza egin!


Itzulpenean ondorengo erabiltzaileek hartu dute parte:
Erabiltzailea Rola
Ibai Oihanguren Sala Itzultzailea

Windows

Windowserako, deskargatu instalatzailea, eta jarraitu bere argibideak. Instalatzaileak gaztelania edo frantsesezko bertsioa gainidatziko du euskarazko itzulpenarekin.

⟱ Deskargatu Windowserako instalatzailea

 

GNU/Linux + Steam Deck

GNU/Linux eta Steam Deckerako, instalazioak lan gehiago eskatzen du oraingoz. Jarraitu urrats hauek:

  1. Deskargatu ⟱ LINUXERAKO INSTALAZIO SCRIPTA azken eguneratzea: 2024/05/04
  2. Ireki terminala, eta idatzi ondorengo komandoa:
    bash ./webbed-eu.sh
  3. Aukeratu gainidatzi beharreko hizkuntza, eta scriptak instalazioa amaitzean, Webbed euskaraz izango duzu.

Instalatzeko argibideak:


Izena Deskribapena Data Deskargatu