Euskal bideo-joko zale komunitateak Game Erauntsia Elkartearekin batera Twitch plataforman euskara eta sortzaile euskaldunak ikusarazteko kanpaina abian jarri dugu. Ekitaldia azaroaren 28an hasiko da eta aste batez hainbat euskal sortzaile sustatuko ditugu. Azaroaren 5ean 24 orduko maratoia emitituko da. #3000Twitz kanpainak Naiz Irratiaren babesa dauka.

Game Erauntsia Elkarteak, @Arkkuso youtuberra eta @Nebukai streamerrarekin batera #3000Twitz kanpaina aurkeztu nahi dizuegu. Azaroaren 28tik aurrera euskal sortzaileak orohar eta Twichekoak bereziki ikusarazteko kanpaina prestatu dugu. Dozena bat baino gehiago kolektibok parte-hartuko dute ekitaldian eta eduki oso orotarikoak zabalduko ditugu. Bideo-jokoak protagonistak izango dira, baina hauekin batera ere gitarra saioak, irratsaioak, umorea, hitzaldiak eta rol partidak izango dira. 

Gure helburua Twitchen euskara hizkuntz ofiziala bihurtzea da. Horretan Twicheko erabiltzaile euskaldun eta ez euskaldunek lagundu dezakete. Bozkatzeko esteka honetan sartu behar dugu, klik bat eman eta listo.

Jarraian ekitaldiaren informazio guztia duzue. Internet eta Twich euskaraz bete dezagun!

Zer da #3000Twitz?

Euskal bideo-joko komunitateak Game Erauntsia Elkartearekin batera eta Naiz Irratiaren babesarekin hiru helburu nagusiekin martxan jarritako kanpaina da 3000 Twitz:

  • Twichen euskara hizkuntz ofiziala bihurtzea
  • Interneteko sortzaile euskaldunak ikusaraztea
  • Ingurune digitalean euskaraz bizitzea ahalbidetzea.

Game Erauntsiarekin batera buru-belarri antolaketan @Arkkuso eta @Nebukai izan ditugu. Edozen euskal sortzaileen edukiak zabaltzeko @3000Twitz kontua ireki dugu Twitterren. Horretaz gain, gure YouTubeko kanalean euskaraz sortu nahi duen edozeinentzako tutorial sorta bat eskeiniko dugu. Gainera, sareko edozein eduki hedatzeko prest gaude, #3000Twitz erabilita, Twitterren edukia @3000Twitz erabiltzaileari bidalita edo email bidez 3000twitz@gmail.com-en.

Gure mezua Euskal Herritik haraindi zabaltzeko asmoarekin egitasmoa azaltzen duten hainbat bideo prestatu ditugu hizkuntza anitzetan: katalana, gaztelera, ingelesa, frantsesa eta japoniera.

Zergatik 3000?

2019an Kataluniatik beraien hizkuntza Twitchen ofiziala bihurtzeko eskaera egin zuten. Ia 3000 boto lortu zituzten eta azkenik Twichek Katalana hizkuntza ofizial bihurtu zuen. Gure helburua 3000 boto horiek lortzea da, eta horregatik zenbaki hori garrantzitsua kanpainaren izenburuan.

Bozkatzeko esteka honetan sartu behar zara, eta Twicheko erabiltzaile bat baduzu, bertan sakatu eta listo!

Zein ekintza garatuko ditugu?

Azaroaren 28tik abenduaren 4ra bitartatean Twichen zuzeneko emanaldi ugari bultzatuko dira. Euskal bideo-joko komunitateko streamerretaz gain hainbat kultur eta gizarte eragileek beraien edukiak gehituko dituzte, besteak beste AED Elkartea, Sutan Bang kolektiboa eta Atopia kolektiboa.

Gainera, abenduaren 3an euskararen eguna ospatzeko Arkkuso eta Aiora Probatxoa youtuberrak eta Nebukai streamerrak 3000Twitz Showaelkarrizketa saio bat antolatu dute. Kai Nakai, Dylan Inglish, Maddalen Arzallus, Eneko Axpe (Maisha MC), Beñat Hach Embarek Irizar eta Odei Jainaga elkarrizketatuak izango dira. Horretaz gain, ekimenak jendarteko beste sortzaile batzuen kolaborazioak izango ditu ere.

Hori gutxi balitz, abenduaren 5ean kanpainari amaiera emango zaio 24 orduko maratoi batekin. Emanaldi honetan bideo-jokoak izango dira protagonistak eta streamer ugarik zuzenekoak egingo dituzte. Horiekin batera, Game Erauntsia Elkarteak hasiera eta amaiera ekitaldiak egingo ditu, hala nola Rocket League bideo-jokoaren txapelketaren finala.

Gure streamerrak

Game Erauntsia Elkartearen komunitateko kideak streamer gisa jardungo dute eta euskaraz bideo-jokoetan aritu gaitezkeela erakutsi, bakarka zein taldean. Bakoitzak bere kanalean emitituko du.

ardobeltza eta ekaitz

twitch.tv/ardobeltza000

Landeths

twitch.tv/landeths

lastotxapel

twitch.tv/lastotxapel

TheProdigyEH

twitch.tv/theprodigyeh

txetxedeletxe

twitch.tv/txetxedeletxe

zitalko

twitch.tv/zitalko

 

Euskal sortzaileak

Kanpainan zehar bestelako edukiak ere zabalduko ditugu. Hona hemen parte-hartzaileak.

Pubguitar

Irudia

Gitarra euskaraz ikasi nahi dutenentzat sortu zuen Gitarra Euskaraz YouTubeko kanala. Tutorial horietaz gain Twitchen streamingak egiten ditu gitarrarekin eta bideo-jokoetan jolasten.

Kontzertua azaroak 30 astelehena, 18:00etatik aurrera.

twitch.tv/pubguitar

twitter.com/12arroakoharria

Kanaldude

Irudia

Kanaldude Baxe Nafarroan kokatutako tokiko telebista eta parte-hartzailea duzue. 3000Twitz kanpainarako eduki berezia sortuko dute, beti ere entretenimendua eta informazioari lotuta.

Saioa azaroak 30 astelehena, 20:00etatik aurrera.

twitch.tv/gamerauntsia

twitter.com/Kanaldude

Mahai ingurua:

IKT-ak eta

aisialdi birtuala

Irudia

Arrasateko AED, Txatxilipurdi eta Ekin elkarteek antolatu mahai ingurua. Ikus-entzunezko ekoizpena Goiena komunikazio taldeak egingo du.

Mahai ingurua abenduak 1 asteartea,  18:30etatik aurrera.

twitch.tv/gamerauntsia

Ideiarik ez!
(Sutan Bang)

Irudia

Sutan Bang kolektiboa aspalditik dabil euskaraz ikus-entzunezkoak sortzen. Bigarren denboraldiari hasiera emateko umorezko saio berri bat dakarte #3000Twitz kanpainara.

Umore saioa abenduak 2 asteazkena, 20:00etatik aurrera.

twitch.tv/sutanbang

Bigarren kafea

(Naiz Irratia)

Bigarren Kafea Naiz Irratiko arratsaldeetako magazina duzue. Pandemiak bete-betean harrapatu zuen saioaren abiatzea, eta arazoa bertute bilakatu zen. Bigarren Kafea entzun soilik ere, ikusi egin daiteke Naiz Irratiako sare sozialen bidez. Gai kultural eta sozialak modu naturalean lantzen dituen saio ausarta da 'Bigarren Kafea'.

Saioa abenduak 4 ostirala, 16:00etatik aurrera.

twitch.tv/bigarrenkafea

Rolaldia Jardunaldiak

Rolariak euskarazko rol jokalarien komunitatearen eskutik, Rolaldia, I. Euskal Rol Jardunaldiak datoz (izen-ematea irekita dago). Hainbat Rol partida abenduaren 4tik 8ra antolatuko dituzte eta horietako bat zuzenean eskeiniko dugu #3000Twitz kanpainaren baitan, Indochina: Zurrumurrua hedatzen ari da Iparraldetik. 

Rol partida abenduak 4 ostirala, 21:00etatik aurrera.

twitch.tv/gamerauntsia

twitter.com/rolaldia

 

Game Erauntsia Elkartearen ekarpena

Game Erauntsiak bere Twitch kanalaren bitartez hainbat eduki orotariko zabalduko ditu.  

Jokoteknia jardunaldiak

Jokoteknia – 3Dimena da 2Dea

Azkue Fundazioarekin batera Bilboko Euskararen Etxetik zuzenean ospatuko diren jardunaldiak dira Jokoteknia. Hirugarren urtez bideo-jokoen inguruan arituko gara gai orotarikoak aurkeztuz.

Hitzaldiak, azaroak 28 larunbata, 9:45etatik 14:30ak arte.

https://jokoteknia.eus/

Minecraft Skyblock seriaren finala

Getting Started In Skyblock! ▫ Minecraft 1.15 Skyblock (Tutorial Let's  Play) [Part 1] - YouTube

Game Erauntsiko kide den Gari Infernuk Minecraft Skyblocken seriaren azken kapitulua jolastuko du zuzenean.

Bideo-jokoak, azaroak 28 larunbata, 19:00etatik aurrera.

Minecraft Skyblock seriea

Rocket League txapelketaren finala

Rocket League® for Nintendo Switch - Nintendo Game Details

Azaroa bitartean Game Erauntsiak antolatu duen txapelketaren fase finala zuzenean emituko dugu. Naiz Irratiak sari bereziak prestatu ditu.

E-kirolak, abenduak 5 larunbata,  goizeko 8etatik aurrera.

Rocket League txapelketa

Tutorialak

Twitchen lehenengo pausoak eman nahi dituzu, bideo-sorta berezi bat prestatu dugu horretarako. Tutorialak Nebukai streamerrak gauzatu ditu.

Sare sozialak

Hedabideentzako informazio gehiago gure press kitean.