Nortzuk gara

Game Erauntsia egitasmo bezala 2014. urtean sortu zen euskarazko bideojokoen kopuru eta hauei lotutako edukien eskaintza urriari aurre egiteko. Horregatik hasieratik oinarrizko helburua bideojokoak eta euskara uztartzea izan da. Egitasmoa elkarte ofizial bihurtu zen 2016.urtean eta helburua lortzeko bi bide nagusi finkatu ditugu:

  • Euskara eta bideojokoak lotzen dituzten ekintza orotarikoak bideratzea: gamer gelak, tailerrak, txapelketak, hitzaldiak...
  • Bideojokozale euskaldunak elkartzeko espazioak sortzea.

Hainbat urtez elkarteak beste instituzio eta agenteekin elkarlanak burutu ditu bere helburuak lortzeko: Asmoz Fundazioa, Azkue Fundazioa, Durangoko Azoka, EDE Fundazioa, Euskaltzeen Topagunea, Mondragon Unibertsitatea, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren 2DEO Ikus-entzunezko laborategia… eta beste hainbat instituzioen ekintzetan parte hartu du.

Elkarteak bere helburuak burutzen laguntzeko 2020.urtetik Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babesa jasotzen du. Horretaz gain, Euskara Aholku Batzordearen IKT sailean aholkularitza lana egin du.

Honako topaleku birtualak martxan jarri ditu Game Erauntsia Elkarteak:

Erabaki taldea

txerren None

20 bat kontsola retro ditut. Denak maite ditut.

Beñat @@katukinabarra

Itziar Zorrakin None

Itzultzailea eta ikertzailea

Lander Unzueta @Lanunzu

Kazetaria, teknologia berrien jarraitzailea eta PCan jokatzen amaitu duen nintendozalea.

Damian None

Danetik pixkat!

Iker Ibarguren @ikerib

Informatikari, euskaldun eta independentea

Bingen Galartza Iparragirre Galaipa

Saren harrapatutako informatikari bideojokozalea.

Iker Bellido @robouteguiliam

Bideojokoak eta teknologia orokorrean oso gustuko ditut, baita arte eszenikoa ere. Jokoetan gustukoen dudan generoa estrategia da

Haritz Odriozola @Theprodigyeh

Sareko euskal komunitateko beste kide bat gehiago. Teknologia berri eta batez ere bideo joko zale amorratua

Garikoitz Larrañaga @gari_infernu

Errugbi jokalaria izateaz gain teknopata eta gamerra!

Urtzi Odriozola @urtzai

Webgune honen garatzaile eta diseinatzailea. Jokuak oso gustuko ditudanez, gustu bikoitza ;)

Steam

Steam konexioak huts egin du...


Jarraitu Steam taldea