Kabi@ gunea

Durangoko Azokak 2011an sortu zuen K@bia Gunea euskarari lotutako teknologia berrien eta kultura digitalaren erakusleiho izateko.

2014. urtean, Game Erauntsia egitasmoa sortu zen urtean, Durangoko Azokan izan ginen gure proiektua aurkezten. Game Erauntsia, hutsune bat betetzera aurkezpena burutu genuen Tabu hitzaldien baitan, hau da, ezin genituen erabili “euskara” eta “informazio” hitzak.

Geroztik, Game Erauntsia Elkartea urtero gonbidatua izan da Durangoko Azokara. Komunitateko kideok bildu eta egun osoko topaketa bat egiteaz gain, urteko gure lana erakusteko modu bat ere bada, esaterako euskaratu ditugun edota euskaraz argitaratu diren joko berriak erakusteko. Hitzaldiak eta zuzeneko txapelketak ere izaten ditugu. Durangoko azokan liburu eta diskez gain, bestelako kultura diziplinak ere euskaraz zeresana badutela erakusteko gunea da. Zalantzarik gabe euskara eta bideo-jokoak maite dituzten lagun berriak egiteko tokia da.

  1. urtetik 2019ra arte antolatu dugu ekintza hau. 2020an Durangoko Azokak ez zuen K@bia espazioa ireki koronabirusa dela-eta.

Bideoa 2015: https://www.youtube.com/watch?v=DKL_gL3M5H8

Bideoa 2016: https://www.youtube.com/watch?v=Bk-Sifhhjyk

Bideoa 2017: https://www.youtube.com/watch?v=l_nog952ms0

Bideoa 2018: https://www.youtube.com/watch?v=wzz7vLNXkRk