Bideoak
Game Erauntsia Elkarteak hainbat ikus-entzunezko eduki burutu ditu bere helburuak betetzeko. Besteak beste bideo-tutorialak, zuzenekoak eta erreportajeak prestatu ditu bideo-jokoak eta euskarari lotutako edukiak hedatzeko, hala nola gure ekintzak aurrera eramaten laguntzeko (txapelketen izen-emateak). Kasu batzuetan gidoiak idatzi ditugu eta besteetan edizioa ere burutu izan dugu.
Mahai inguruak eta hitzaldiak
- Euskararen Erronkak Plataforma Digitaletan mahai Ingurua (2021 martxoa)
- IKTak eta aisialdi birtuala mahai ingurua (2020 abendua)
- Jokoteknia III jardunaldiak (2020 azaroa)
- Jokoteknia I jardunaldiak (2019 urria)
- Donostitron hitzaldia (2016 azaroa)
- Euskal Encounter 23an hitzaldia (2015 uztaila)
Bideo-joko aurkezpen eta hausnarketak
- Cyberpunk 2077 hausnarketa (2021 otsaila)
- Pokemon Presents (2021 otsaila)
- Microsoft Games Showcase (2020 uztaila)
- Cyberpunk 2077 ekitaldia (2020 ekaina)
- PlayStation 5aren aurkezpena (2020 ekaina)
- E3 Nintendo, Microsoft, Ubisoft, Electronic Arts aurkezpenak (2017 ekaina)
Ekitaldiak
- Minecraft San Juan sua (2020 ekaina)
- Minecraft Korrika 360ºtan (2017 martxoa)
- Gamer Gela Portugaleteko Korrika Kulturalean (2017 martxoa)
Tutorialak
- Recallbox emulatzailea Rasberry Pi instalazioa: Recallbox izeneko bideo-joko emulatzailearen instalazioa egiteko tutoriala. Hau Raspberry Pi batean burutuko da eta adibide bezala Super Mario Bros bideo-jokoaren euskaratutako bertsio erabiliko da. EDE Fundazioaren Hariturentzat burutua.
- Minecraft bideo-jokoaren zerbitzari pribatua sortu: Minecraft bideo-jokoan modu pribatuan jokatzeko norberak bere zerbitzaria osatzeko pausoak azaltzen dira tutorial honetan. EDE Fundazioaren Hariturentzat burutua.
Euskaratutako bideo-jokoen instalazioa [Etorkizunean eskuragarri]
Sortu eta Play
Euskarazko edukiak Interneten sustatzeko tutorialak Asmoz Fundazioarekin elkarlanean. Streamer eta Youtuber fenomenoei lotutako oinarrizko kontzeptuak landu egiten dira bideo bakoitzean.
- Webgunea erabiltzeko tutoriala
- Euskara eta Internet
- Hardwarea
- Bideo editoreak
- Zuzeneko streamingak
- Bideoen prestaketa
- Bideo Diseinua
- Euskararen ahozkotasuna: kameraren aurrean hitz egiteko teknikak
Eusplay
Bideo-jokoen eta itzulpengintzari buruzko bideoak. Euskara eta bideo-jokoei buruzko gogoeta egiten duten bideoak, Asmoz Fundazioarekin elkarlanean.