Txapelketen antolaketa

Oharra: martxan dugun txapelketa baten fitxa bilatzen ari bazara egin klik hemen.

Game Erauntsia Elkarteak bideo-jokoen txapelketak euskaraz eskaintzen ditu. Ekintza hauen helburu nagusia aisialdi digitala euskaraz egiteko aukera dagoela erakustea da, e-kirolak euskaraz sustatuta.

Kultur eta aisi elkarte, zentro eta ikastetxeei zuzendutako ekintzak dira hauek. Txapelketak online edota aurrez-aurrekoak izan daitezke. Game Erauntsiak txapelketak antolatzeko azpiegitura birtual propioa dauka eta bideo-joko edo txapelketa fase bakoitzeko fitxa bat sortzen du. Txapelketak euskara hutsean burutzen dira.

Online txapelketak

Game Erauntsiak honakoak eskaintzen ditu: txapelketa antolatzeko webguneko azpiegitura (fitxa), parte-hartzaileen eta sarien kudeaketa, komunikazio baliabideak (tutorialak, bideoak, irudiak, testuak, sare sozialak…) eta finalen zuzeneko emisioak. 120 parte hartzaile baino gehiagoko txapelketak kudeatu ditugu.

Antolatu ditugun online txapelketen adibideak:

Aurrez-aurreko txapelketak

Txapelketa fisikoen (aurrez-aurrekoak) antolaketa. Bideo-jokoaren eta txapelketaren ezaugarrien arabera ordenagailuak, aginteak, webguneko azpiegitura (fitxa), parte hartzaileen kudeaketa, sarien kudeaketa, komunikazio baliabideak (tutorialak, bideoak, irudiak, testuak, sare sozialak…) eta finalen zuzeneko emisioak eskaintzen ditugu.

Antolatu ditugun aurrez-aurreko txapelketen adibideak:

Aurrez-aurreko bideo-joko txapelketa bat antolatu nahi baduzu jarri zaitez gurekin harremanetan esteka honen bidez eta bidali zure eskaera honakoak adieraziz: bideo-jokoa, beharrezko materiala, jarduteko espazioa, aurrekontua eta datak.

OHARRA: Irabazi asmorik gabeko elkartea garenez, beste agenteek antolatutako ekintzetan dohainik parte hartzeko prest gaude, hala nola eduki hauetako batzuk dohainik antolatzeko. Hala ere, ekintza hautako batzuk kontratatu daitezke. Aurrekontuak ekintza bakoitzaren beharren arabera finkatuko dira (elkarteak jarri beharreko baliabideak, komunikazio kanpaina…).