Jokoteknia

Jokoteknia jardunaldiak Azkue Fundazioa eta Game Erauntsiak batera antolatzen duten bideo-jokoei buruzko ekitaldia da. Hau 2018an bi instituziek sinatu zuten akordioaren emaitza da eta geroztik hiru ekitaldi antolatu dira, 2018, 2019 eta 2020an.

www.jokoteknia.eus

Urtero hainbat hizlari bildu ditu Jokotekniak bideo-jokoen inguruan euskaraz aritzeko. Jardunaldiak honako helburuarekin sortu ziren:

Horretarako, Jokoteknia jardunaldietan Euskal bideojokogintza industriako aditu, ikasle eta jokalariak batera jartzen ditugu momentuan dauden proiektu interesgarriak ezagutu, industriaren diagnostiko bat egin eta aurrera begirako ildoak zeintzuk diren argitzen saiatzeko asmoarekin. Bide batez, euskarazko ekoizpenaren inguruko gaur egungo diagnosi eta prospektiba bat egiten ere saiatzen gara. Horiekin batera kanpotik etorritako gonbidatu berezi bat izaten dugu ekitaldiari beste ikuspegi bat emate aldera. Euskal ikasleei dagokionez, Digipen eta Harrobia ikastetxetako ordezkarien mahai inguru bat antolatu dugu urtero.

Aukera bikaina  da bideo-joko munduko arlo ezberdinetako jendea elkar ezagutu, ideia berriak hartu eta sinergia berriak sortzeko.

Lehenengo edizioa 2018ko maiatzaren 12an antolatu zen eta bigarren edizioa 2019ko urriaren 12an, bi urte hauetan Azkuna Zentroan antolatu zelarik. Hirugarren edizioa 2020ko azaroaren 28an burutu zen Bilboko Euskararen Etxean.

Jokoteknia 2018ko hitzaldiak (bideo osoa)

Jokoteknia 2019ko hitzaldiak

Jokoteknia 2020ko hitzaldiak (bideo osoa)