Assassin’s Creed: Ahituta al dago urteroko formula?

Xabi | 2015/03/29 11:00 Artikuluak



Gezurra badirudi ere, 8 urte pasa dira iada lehen Assassin’s Creed jokoa kaleratu zenetik. Garai hartan, denontzat sorpresa handia izan zen, eskaintzen zituen grafiko eta parkour eginez mundu ireki itzel hura nabigatzeko ahalmenari esker, batez ere. Baina geroztik, hainbat joko argitaratu dituzte saga erraldoi honetan. Ba al da garaia Ubisoft-ek bere bidea aldatzeko? 

Zazpi urtetan besterik ez, estudio frantsesak zortzi joko argitaratu ditu, urte honetarako bederatzigarren bat, Victory delakoa, abian dagoelarik (Londres viktoriarra ezagutuko dugu bertan). Hauez gain, DS, PS Vita eta beste plataforma batzuetarako joko txiki batzuk ere atera dituzte. Nagusi eta bigarren mailakoak kontutan hartuz, guztira 22 dira saga honetako zati. Artikulu honetan, txiki hauek albo batera utziko ditugu, joko nagusietaz bakarrik jardungo dugularik, dena den.
Lehen AC

Lehen jokoan Desmond ezagutu genuen, Animus teknologia baliatuta bere arbasoen memoriak biziko zituena. Altaïr izan zen lehen arbasoa, Hirugarren Gurutzadaren garaiko “assassin”-a. Bizipen hauek ikustean, Edeneko fruitu izeneko tresna batzuk aurkitzeko beharraz jabetuta, beste hainbat arbasoren memorietan murgildu zen Desmond: Ezio, Errenazimentuko garaian bizi izandako italiarra; Connor, Amerikar iraultzan parte harturikoa… Ondorengo jokoetan Edward pirata, Shay tenplarioa eta beste hainbat ere ezagutu ditugu.

Joko guzti hauen oinarria berbera izan da, mekanika berri gutxi jaso baititu saga honek. Aldaketa nabariena “Assassin’s Creed III” jokoan heldu zen, itsasontziak ekarri baitzituen joko honek. Multiplayer-a ere askoren gogokoa izan da Brotherhood-en aurkeztu zenetik. Azken entregan konpetitiboa kendu eta co-op misioak besterik ez daude eskuragarri, niri asko gustatu zaizkidanak, bide batez. Bestela, dena ia berdin mantendu da. Eta ez dirudi bide oso ezberdina hartuko duenik etorkizunean, ikusi ditugun Victory-ren irudiek hala erakusten dute behintzat.

Victory

Argi dago urtero joko bat (edo gehiago, 2014ean bi joko handi aurkeztu baitzituen Ubisoft-ek) argitaratzea ideia txarra dela. Sinesten ez badidazue, jo foroetako gai honetara: http://gamerauntsia.eus/foroa/abentura-grafikoa/75/

Buggity?

Unity jokoa bug deiturikoez josita argitaratu zen, eta hilabeteak pasa ondoren, nahiz eta nagusienak konpondu dituzten, joko esperientzia ez da bikaina inondik inora ere (ez PC-an, behintzat). Hortaz, bideojokoek denbora gehiago behar dutela ondoriozta dezakegu. Baina nork du errua kontu hauetan? Unity-ren garatzaileek esan zutenez, euren nagusiei denbora gehiago behar zutela esan zien, baina akziodunek azarorako bukatu behar zutela mantendu zuten. Nire ustez, komenigarriagoa zatekeen 2014ean Rogue bakarrik argitaratzea (plataforma guztietarako, beti ere), eta Unity, bere motor berri eta guzti, 2015erako uztea. Dena den, badirudi ez dutela ikasten, Victory 2015ean aterako dela onartu baitute dagoeneko. Bai, joko gehiegi ateratzen dituzte, eta bai, askotan behar baino azkarrago eta okerrago. Hau guztia kontutan izanda, saia gaitezen artikuluaren izenburuak planteatzen duen galderari erantzuten.

Nire iritzi apalean, ideia ez dago ahituta, bai ordea exekuzioa. Hau da, mekanika interesgarriak dituen jokoa da, eta beti daude nahikoa arrazoi jokoa lehenago edo beranduago erosteko. Dena den, istorio berdinak behin eta berriz entzuteaz nekaturik nago. Hasiera-hasieratik primeran moldatu dira misterioak sortu eta jokalariok emozionatzeko, baina inoiz ez dute ezer behar bezala bukatu. Azalpen traketsez beteriko gidoi narratsen erruz, beti. Hortaz, nire proposamena honakoa litzateke: ahaztu animus-a, animus kanpoko edozer baita Juno, Abstergo eta beste hainbat ere. Eman maite ditugun mekanikak biltzen dituzten jokoak, istorio sinple eta ondo idatzirikoekin, eta ni urtero-urtero egongo naiz azaroa noiz heldu irrikitan.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak (1)

Xabi April 4, 2015, 5:30 p.m.

UPDATE: Chronicles - China, dagoeneko aurre-erosteko aukerarekin, hil honetako 22an aterako da. Chronicles trilogia bat izango da, India eta Errusia izango direlarik hurrengo atalak.

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

174
Kide

6
Jolasten

63
Online

Azken erantzunak

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…