Bazkide txokoa ireki dugu!

Urtzi Odriozola | 2016/11/10 19:39 Komunitatea



Kaixo lagunok! Aspaldian ez dugula webgunearen edota talde dinamika berriren baten berri eman, baina horrek ez du esan nahi geldirik gaudenik! Izan ere, datozen egunei begira hainbat berrikuntza eta ekitaldi prestatzen dihardugu.

Horien artean, Bazkide txokoa aurkeztu nahi dizuegu. Game Erauntsia sustengatzeko eta bide batez abantaila eder batzuk eskuratzeko aukera izango duzue hemendik aurrera. Gure elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da, baina gure ekitaldiak indartzeko eta bizitasun handiago bat emateko bazkide sare bat osatzea pentsatu dugu. Bazkide bakoitzak urteko 10€ko kuota bat ordainduko du eta trukean hainbat abantaila eskuratu ahal izango ditu:

  • Hileroko joko baten zozketan parte hartzeko aukera izango du
  • Martxan jarriko diren jokoen zerbitzarietan VIP izateko deskontuak
  • Game Erauntsiaren kamisetan %30eko deskontu

Ez galdu aukera beraz! Gutxi emanda, asko jaso baidezakezu!! Animatu eta izan zaitez Game Erauntsiako bazkide! Sustengatu gure proiektua eta gozatu aukerez!

Informazio gehiago era pertsonalizatuan nahi baduzu, idatzi foroan edota galdetu gure telegram taldean: https://telegram.me/gamerauntsia

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak (2)

Iker Ibarguren Nov. 10, 2016, 7:53 p.m.

guazen guazen guazen!! ;D

Ander Intxaurrondo Nov. 10, 2016, 8:16 p.m.

Has dadila festa!!

https://media.giphy.com/media/ZUomWFktUWpFu/giphy.gif

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

170
Kide

0
Jolasten

13
Online

Azken erantzunak

Lander Unzueta Oct. 3, 2019, 11:53 a.m.

Aupa, eskerrik asko testua argitaratzearren! Azkenaldian denbora faltagatik analisiak idazteari utzi izan diot, baina ea pixkanaka-pixkanaka berriz e…
Metroidvania guztien erregea - Hollow Knight

Urdinberde Feb. 10, 2019, 7:47 p.m.

eta astirik baduzue hyrule warriors, tingles rupee land, tingles baloon trip of love, links crossbow training eta navi trckers. Eta batenbat ahaztu…
Zeldaren kondaira euskaratu dugu

Urdinberde Feb. 10, 2019, 7:41 p.m.

oso ona, orain itzuli zelda 2: links advesnture, zelda a link to the past, zelda link awekenin, zelda orocle ages eta season, zelda: ocarina of time,…
Zeldaren kondaira euskaratu dugu