2020ko Jokoteknia jardunaldiak bihar ospatuko dira Bilboko Euskararen Etxean. Azkue Fundazioa eta Game Erauntsiaren elkarlanaren ondorio den ekitaldi hau aurten soilik Internet bidez jarraitu ahal izango da. Azkue Fundazioaren YouTube kanaletik eta Game Erauntsiaren Twitch kanaletik emitituko da seinalea.

Bideo-jokoen ingurun arituko gara bihar Bilbotik Jokoteknia 2020ko edizioan. Hirugarren urtea da Azkue Fundazioa eta Game Erauntsial elkartzen direla euskara eta bideo-jokoak uztartzeko asmoarekin. Aurten, salbuespen modura, Jokoteknia ezin izango da aurrez-aurre ezingo delako jarraitu. Koronabirusak eragindako murrizketak eraginda eta osasuna bermatzeko, publikorik gabe antolatzea erabaki dugu. Horregatik ekitaldiaren jarraipena etxetik egitera gonbidatzen zaituztegu, Azkue Fundazioaren YouTube Kanala edo Game Erauntsiaren Twitch kanalaren bitartez.

Ekitaldia azaroaren 11an aurkeztu egin zen. Bertan ekitaldiaren nondik-norakoak azaltdu ziren eta 2021urtearen hasierarako aurreikusita daukagun Jokotekniaren hitzaldiak biltzen dituen argitalpenaren berri eman genuen.

Publikoaren galderak

Aurkezpen bakoitzaren ostean hizlariei galderak egiteko tartea izango da. Galderak YouTube et Twitcheko txataren bidez jasoko ditugu eta antolatzaileak bitartekari gisa jardungo dugu. Beraz, aurkezpen bitartean galderaren bat izanez gero, hau txatean idaztera animatzen zaituztegu.

Egitaraua

Guztira lau hizlari gonbidatu ditugu aurten eta horiekin batera Digipen Europe Bilbao eta Harrobia Ikastolako ikasleekin mahai inguru bat antolatuko dugu. Hizlarien aurkezpenak eta bere hitzaldien laburpenak Jokoteknia.eus webgunean eskuragarri daude. Horretaz gain, hizlari bakoitzari elkarrizketa bana egin diegu, hauek eta beraien lana sakonago ezagutzeko. Honakoak dira lau gonbidatuak eta beraien solasaldien izenburuak:

  • Julen Urrutia: Animazioa bideo-jokoetan
  • Itziar Zorrakin: Bideo-jokoen lokalizazioa aztertuz
  • Igor Gaminde: E-jokoak familian. Talde eta norbanakoentzako onurak
  • Laura Santamaria: Catalá i videojocs. Producció i pràctica traductora

#3000Twitz

Jokotekniako emisioarekin Game Erauntsiak Arkkuso eta Nebukai sortzaileekin batera antolatutako #3000Twitz kanpainari hasiera emango diogu. #3000Twitz egitasmoaren helburuak Twich plataforman euskara indartzea eta hizkuntz ofiziala bihurtzea dira. Horretarako boto bilketa bat hasi dugu 3000 boz lortzeko helburuarekin.