Bukatu da Game Erauntsiko III Lol Txapelketa

Erredakzioa | 2020/07/21 11:00 Txapelketak



Pasa den igandean ospatu zen Game Erauntsiko III Lol Txapelketaren finala. Manex izan zen garaile, Gorka_96 3-1 garaitu ondoren.

Uztailean abian jarri zen III Lol Txapelketan guztira sei parte-hartzaile egon ziren. Bakarka jolasteko triangulatu txapelketa ospatu zen eta bi taldeetatik jokalari hoberenak finalera pasa ziren, Gorka_96 eta Manex.

Finalean 5 partidetatik gehien irabazten zituena izango zen garaile eta guztira lau partida jolastu ziren.

Intentsitatea irabaziz

Gorka_96ek Vel’koz aukeratu zuen hasteko eta Manexek Darius. Lehenengo partida oso azkar bukatu zen, izan ere Manexek bere aurkaria gogor jo zuen, belarditik bapatean atera eta ustekabean harrapatuz. Gorka_96 ihes egiten saiatu zen baina Dariusek zorizko azken kolpea ematea lortu zuen dorre azpian.

Bigarren partida hasteko Gorka_96 Morganaren alde egin zuen eta Manexek Renekton. Bi jokalariek lasai hasi zuten norgehiagoka eta akolitoak lurzoruaren erdira iristera itxaron zuten. Manex inposatzen hasi zen eta Gorka_96k halabeharrez defentsa lana egin zuen. Morganak atzera jo zuen hainbat aldiz bizitza berreskuratzeko. Garaipena ez zen erraza izan Manexentzat eta asko saiatu ondoren lortu zuen.

Gorka_96ek ez du amore ematen

Hurrengo norgehigokan Manexek finalean gailentzeko aukera izan zuen, baina Gorka_96ek ez zuen amore eman nahi eta partida ikaragarria egin zuen. Horretarako Gorka_96ek Anivia aukeratu zuen heroi bezala eta bere aurkariak Sion.

Lehenengo kolpea Manexek eman zuen. Bitartean, Gorka_96ek bere heroiaren urruneko erasoak erabili zituen bere akolitoei laguntzeko. Sionek hegaztia erahil zuen, baina Aniviak bere berpizkunde gaitasuna erabili zuen bigarren aukera bat izateko. Manex gorputzez gorputz borroka egiten saiatzen zen heinean, Gorka_96ek atzera egiten zuen eta urrutenik eraso. Manexek heriotza ekiditu zuen, baina bizitza berreskuratu ezinik bere aurkariak eraso egin zuen eta galdu.

Laugarren eta azken partida

Gorka_96ren garaipenaren ondoren Manexek beste aukera bat izan zuen finala irabazteko eta ez zion aurkariari aukera gehiago eman nahi. Azkeneko norgehiagokarako aukeratutako heroiak Alistar (Gorka_96) eta Camille (Manex) izan ziren.

Manex azkar aurreratu zen lurzoruaren erdialdera Gorka_96 atzeratu zelarik. Akolitoak beraien artean borrokan ari ziren bitartean Alistar iritsi zen eta bere laguntzaileekin batera hasi zen erasoan. Camillek zuzenean bere arerioari aurre egin nahi izan zuen, baina Alistarren akolitoak arerioaren dorretik gero eta gertuago zeuden. Manexen estrategia halabeharrez defentsara bideratu zuen eta bere akolitoekin batera Alistarren dorrera iritsi ziren. Gorka_96ek abaintaila galdu zuen eta Manexen laguntzaileak lanean zeuden bitaretan bizitza berreskuratzera joan zen.

Gorputzez gorputz borroka egiten hasi ziren bi bideojokalariak baina ezin bata besteari inposatu. Akzioa berriro ere Manexen dorrera hurbildu zen. Hainbat ika-mika ikusi ziren eta Manexek berriro ere garaipena eskura izan zuen. Azkenik, Camillek eraso ugari kateatu zituen eta Alistar gainditu zuen, Manexen garaipena ekarriz. 

Txapelketa youtuben ikusgai

Txapelketa Twitchetik zuzenean jarraitu ahal izan zen Gari Infernuren komentarioekin. Igandean ezin izan bazenuen jarraitu edota berriro ikusteko gogoak badituzu, hemen duzu final osoa:

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

185
Kide

1
Jolasten

11
Online

Azken erantzunak

Jon7 EUSKALDUNA Nov. 9, 2020, 8:55 p.m.

jo ba doakoa da azkenean, epic ean behintzat. Oso txukuna nere ustez, modu desberdinak dauzka baina betiko erlojuaren aurkakoan, zure probintziako ra…
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…