Aspaldiko partez lagunok gaur zerbait idatzi eta duela gutxi atera den joko baten berrikuspen bat egin dut. Hiriak eraiki behar diren estrategia eta simulazio joko hau Paradox enterpresarena da.
    
Pasa den hilaren 10ean heldu zitzaigun geure eskuetara. Aspaldidanik ikusgai zen jarri zioten itxura bitxia, maketa bat ematen baitzuen, baina azkenean oso erakargarri egin zait. Pixka bat arduratu nintzen jokoaren webgune propioan ikusgai zegoen baliabide minimoen zerrendan GTX txartel grafiko bat zegoela ikustean. Agian arazoak eduki nitzakeen eta jokoan behar bezala ibiltzeko. Baina hor heldu zitzaidan lehenengo sorpresa: Nvidia GT 640 batekin nahikoa izan nuen grafiko altuetara jolasten ibili ahal izateko!! Latza!

Hala ere hau ez zen izan hartu nuen sorpresa bakarra, jokoaren menuak oso sinpleak direla konturatu naiz eta MOD zaleei zin egin zizkien erraztasunak ere garatu egin dituzte azkenean. Agerian geratu da lehenengo egunean zeuden MOD kantitatea ikustean.

Jokoa berez bisualki erraz uler daiteke, hau da, jolasten zaudenean ia tutorialik gabe uler daiteke eta erraz antzematen da nola jolastu.

Baina erraztasun guzti hauek ez diote Paradox zigilu famatuaren azken sorkuntzari grazia kendu: joko zaila da izatez. Krusade king, Hearts of iron edota beste edozein titulu bezala. Konbinaketa honek sortarazten du jokoari lotuta geratzea eta neu bezala 4 egunetan guztira 12 ordu dedikatzea...

Guzti honengatik da nire ustez Cities Skylines Paradox etxeak orain arte gehien saldu izan duen jokoa.


Eskerrik asko zuen interesagatik eta hurrengorarte! Besarkada bat lagunok!