Kaixo lagunak!
Gaurkoan Dingoo A320 bat berpiztera nator. Ez dakizuonentzat, Dingoo A320 kontsola eramangarri txiki bat da, eta emulatzaile gehienak erraztazunez exekutatzeko gai da arcade, ScummVm, 8bit eta 16bitetan. Hau gainera, gaur egun hain ezagunak diren Android-dun gailuak izan aurrekoa da.
Tamainari dagokonez, oso txikia da, GameBoy Micro bat baino haundiagoa baina Nintendo DS, PSP edo antzerakoak baino txikiagoa:
Gainera komunitatearen bidez Linux bertsio bat instalatzea lortu zen aspaldi eta horren gainean emulatzaile optimizatuagoak eta beste aplikazio batzuk exekutatzeko gai da. Orokorrean oso makina ona, gainera zuen preziorako bere garaian, 70€-ren truke lor zitekeen. Gailua txinoa da eta gaur egun ez dago salgai, eta topatuz gero oso garesti.
Ba horrelako gailu bat badaukat aspaldidanik, eta asko erabilitakoa izan naiz, baina bada denbora bat bateria izorratuta daukala Dingoo-ak. Zororaren pare ibili naiz beste bateria baten bila eta ez dut topatu orijinalik. Beraz txinatik antz gehien duen bateria bat erosi dut:
Oso antzerakoak izanda ere, erositakoa zertxobait haundiagoa da eta ez da Dingoo barruan sartzen:
Bertan kabitzen ez zaidanez, eta behintzat Dingoo-a berriz erabiltzeko asmotan nabilenez, bateria kanpoan jartzea okurridu zait. Eta hori egiten hasi naiz:
1.- Lehenik bateria zaharra kendu diot. Hau plakara soldatuta dago eta soldatzaile bidez kendu dut:
2.- Ondoren MiniSD eta kargatzeko portuaren artean zulo bat egin dut kaxan bertatik bateriaren kableak pasatzeko:
3.- Kableak pasatu eta soldatzaileaz bateria berria jarri dut:
4.- Azkenik dena itxi eta bateria Dingoo-aren atzekaldean itsatsi dut bi aldeetatik itsasten duen zintaren bidez:
Orain Dingoo-a badabil eta berriz eramangarri bezala erabili dezaket. Badakit ez dela soluziorik onena, baina behintzat erabiltzeko moduan dut. Inork ezagutzen badu tokiren bat bateria orijinala erosteko esan dezala, eskertuko nuke eta! Hau da bateria orijinala:
Bideo bat uzten dizuet nola dabilen ikus dezazuen.
Iruzkinak (4)
Iker Ibarguren Jan. 7, 2016, 11:49 p.m.
krakkkkkkkkkkkkkkkkkkk!!!
laurenjh Jan. 16, 2016, 2:11 a.m.
Projektu dibertigarria izango litzateke 3D-imprimatzailez bateria estaltzen edo edukitzen duen kaxa bat sortzea! :)
Urtzi Odriozola Jan. 17, 2016, 9:56 p.m.
A ze artixta!! Oso interesgarria Xabi, benetan!
Xabier Calvo Jan. 17, 2016, 11:57 p.m.
Mila esker. Pentsauta neukan zelabait kaxa edo zerbait egitea bateria estaltzeko. 3D inprimagailuaz bikaina litzateke. Momentuz ez dut horrelako gailurik eskura. Hoberena dudarik gabe ondo sartzen den bateria bat lortzea litzateke hala ere.