DLC Quest, industriako azken joeren parodia bikaina

Xabi | 2015/04/13 12:45 AnalisiakArtikuluak



Gamer komunitatean hasi berrienek ere ez dute denbora gehiegirik behar mikro-erosketen mundua ezagutzeko. Bizitza gehiago? Bi euro. Misio gehigarria? Bost. Ezpata distiratsua? Bi eta erdi.

DLC delakoek beti sortzen dute polemika, batzuen ustez ulergarria baita jokoen sortzaileek diru extra bat lortzea. Beste batzuek aldiz, free to play jokoetan bakarrik justifika ditzakete. Batzuek hori ere ez… Ez dut argudiaketa amaigabe honetan sartu nahi, beraz, DLC gehiegi kaltegarriak direla besterik ez dugu ondorioztatuko gaurkoz.

Eta gehiegikeria honi muzin egitera etorri da DLC Quest, plataforma erako indie jokoa, non den-dena den DLC bat. Jokoaren hasieran, eskuinerantz bakarrik mugitu ahal izango gara, mugimendu libreko DLCa erosi arte, behintzat. Jokoaren animazioak ere ordaindu egin behar dira, baita soinu eta animazioak ere. Erosketa hauek guztiak (guztira 30 baino gehiago izanik) ez dira diru arruntarekin egiten, noski, jokoan bildu beharreko urrezko txanponekin, baizik.

Joko barruko denda

Egungo industriaren satira ederra den joko hau plataforma erakoa da lehenago esan bezala, eta umorea kenduko bagenio, ez litzateke askorik geratuko, oso sinplea baita berez. Hala ere, joko klasiko askoren erreferentziek osatzen dituzte elkarrizketa gehienak, pertsonaia oro oso umoretsua baita jokoko munduan.

Jokoak bi kanpaina ezberdin ditu, DLC Quest eta Live Freemium or Die deituriko espantsio doakoa. Guztira hiru ordu eduki eskaintzen ditu jokoak, eta hau kantitate txikia bada ere, bere 3 euroko ohiko prezioa ordaintzeak merezi du. Dena den, askotan egoten da beherapenen batekin, uneotan 89 xentimoren trukean eskuragarri dagoelarik.

Xabi
// from Indie Totem

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak (3)

Damian April 13, 2015, 12:49 p.m.

Kritika eta idea bikaina! ^_^

Xabier Calvo April 14, 2015, 10:28 p.m.

Gai honen harira gaur irakurri dut Mortal Kombat X jokoak DLC bat izango duela Fatality-ak errazago exekutatu ahal izateko. Barre onak eragin dizkit. Falta zena!! Ba hori, artikulu honetako joko honek parodiatzen duena guztiz egia dela...

http://www.meristation.com/playstation-4/noticias/fatalities-mas-faciles-en-mortal-kombat-x-pagando/1982576/2055227

Xabi April 15, 2015, 10:50 a.m.

Ai ama... Nola da posible zailtasuna DLC bat izatea? Ez dakite nondik zurrupatu dirua! Ea behintzat lehenengo jokoak dituen instalazio arazoak konpontzen dituzten, jende asko jolastu ezinik dabil eta!

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

179
Kide

5
Jolasten

29
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…