Erabiltzaile arduratsuaren gida

Garikoitz Larrañaga | 2019/10/15 13:35 Artikuluak



Bideojoko zaleok badakigu zer den joku berri bat erosteak sortzen digun buruko mina; ea gustokoa izango den, prezioak eta dlc-ak (joko gehigarriak) etab. Horregatik, askotan jotzen dugu Free-to-play (jolasteko dohanik) diren jokoetara. Baina tentuz jokatu behar dugu, askotan marketing amuak izaten dira, eta dirua beste bide batzuetatik lortzeko trikimailuak erabiltzen dituzte. Jarraian, horrelako jokoen zenbait adibide ikusiko ditugu.

CANDY CRASH saga

Urte batzuk badira joko hau irten zela merkatura, eta bere garaian boom ikaragarria izan zen, batez ere, debaldekoa zelako. Baina jokoak bazituen laguntza moduan saltzen ziren erosketak. Bizitzak erosteko aukerak, eta hala nolako beste laguntzak eskaintzen zituzten diruaren truke. Makina bat jende erori zen tranpa horretan.

CALL OF DUTY mobile

Oso ezaguna da saga honekin gertatu dena. Call of duty-ren lehen 3 jokoek kanpaina modua bakarrik zuten, eta ez zegoen inongo erosketa edo dlc-rik. Modern warfare-tik aurrera ordea aldaketa etorri zen. DLC-aren garaia iritsi zen, jokorako laguntzak erosteko aukera jarri zuten martxan, eta gure diruaren bila beste hamaika trikimailu aplikatu zituzten. Orain mugikorretarako bertsioa atera dute, eta harrera izugarria izan du. Jokoaren atzean Activision konpania dago, aski ezaguna bere diruzaletasunagatik.

LEAGUE OF LEGENDS

Munduan gehien jolasten eta ikusten den jokoa izanik ere, badituzte zure dirua xahutzeko estrategiak. Heroientzan hainbat arropa estetiko ezberdin, irudiak eta stikerrak, orbeak etab... Hainbat joko mota ditu bere barnean, eta debalde jokatzeko arazorik ez dago, baina mozorro politen bat gustuko baduzu poltsikoak hutsik dituzula bukatuko duzu.

FORTNITE

2018.en urtea Battle royale-ren urtea izan zen, baina denen gainetik Fortnite izan zen garaile nagusia. Horren kasuan, pase de batalla erosteko aukera duzue, non honen barruan jokoko dirua, skinak, eta beste gauza ugari lortzeko aukera ematen duten. Marketing estrategia itzela erabili zuten jokoari bultzada emateko. Esaterako, munduko youtuber handienekin kanpainak, eta sari ekonomiko ikaragarriak zituzten txapelketak antolatu zituzten. 

Hauek adibide gisa jarri ditugu ikus dezazuen debalde diren jokoak debalde izateko erabiltzen dituzten trikimailuak. Baina beti esaten dugun bezela, eduki pentsakera kritikoa, eta ezer erosi aurretik letra txikia begiratu.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

170
Kide

3
Jolasten

29
Online

Azken erantzunak

Lander Unzueta Oct. 3, 2019, 11:53 a.m.

Aupa, eskerrik asko testua argitaratzearren! Azkenaldian denbora faltagatik analisiak idazteari utzi izan diot, baina ea pixkanaka-pixkanaka berriz e…
Metroidvania guztien erregea - Hollow Knight

Urdinberde Feb. 10, 2019, 7:47 p.m.

eta astirik baduzue hyrule warriors, tingles rupee land, tingles baloon trip of love, links crossbow training eta navi trckers. Eta batenbat ahaztu…
Zeldaren kondaira euskaratu dugu