Gorka Julio internauta ezagunak Berria.eus egunkarian idatzitako artikulua. Creative Commons lizentziapean oso osorik hona ekarria:
Euskaldun batek eginiko bideo joko galdu bat aurkitu dute: Los vientos de Yadhe. Eztabaida moduko abentura jokoa ZX Spectrum zaharrarentzat egina zegoen. Bere garaian, bideojoko enpresa bati bidali eta publikatu gabe gelditu omen zen; gaur Interneten topatu dute.
Pasabide kurioso horrek, Euskal Herrian garai batean izandako bideo jokoen inguruan bildutako indarren erakusgarria da. LOAD—— euskal bideojokoen historia (1985-2009) lanean horixe ari dira jasotzen. Tabakaleraren laguntzaz eta Julen Zaballak gidatuta, hiru atal eman dituzte argitara. Oraindik ez dute amaitu.
Garai onen nostalgia izateak ez du baliorik, etorkizunera proiektatzen ez bada. Hasierako garai horietan baliabide gutxirekin baina lan askorekin bideo jokoen munduan barneratzeko aukera bazegoen, zaila izan arren. Gero, baliabide handiko enpresa erraldoiak sartu ziren negozioan, eta, hortik aurrera, hasteko beharrezko baliabide kopurua asko igo zen, eta aukera hori zaildu.
Orain, beharbada, esan genezake aukera berriak irekitzen ari direla. Alde batetik, software librea diren zenbait garapen tresna publiko egin dira. Beste tresna batzuk software librea ez badira ere, nahiko merke erabiltzeko aukera dute garatzaileek.
Beste alde batetik, Steam (http://store.steampowered. com/) fenomenoak ateak irekitzen ditu banaketa errazago bat egin ahal izateko. Plataforma horren bidez, edozeinek egindako bideo jokoak erraz hedatzeko gaitasuna dago.
Gailu eramangarrien ekosistemak ere baliabide gutxiagorekin jokoen garapenean hasteko aukera ematen du. Joko horietako gehienek joko dinamikan dute indargunea. Ez dute grafiko izugarririk behar, ez eta baliabide gehiegi, joko dinamika erakargarria den bitartean. Horrela, azken aldian gure artean sortzen ari dira talde eta enpresa berriak. Horietako batzuk http://basquegame.org inguruan elkartzen dira.
Faltan botatzen da euskaraz ere lan egingo dutenen komunitatea. Azken aldian sortu dira erabiltzaile taldeak; adibidez, Minecraft zerbitzaria sustatu duten Gamerauntsia.eus; garatzaileak, aldiz, gutxi dira edo ez daude saretuak. Balio dezatela testuinguru berri honetan agertzen diren aukerek arlo honetan dabiltzanak ere saretzen hasteko, eztabaida abentura batetik hasi beharko balitz ere.
Euskal bideo joko galdua
Urtzi Odriozola | 2015/03/06 09:00
Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.
Azken erantzunak
Lander Unzueta 2025ko aza. 18a, 09:30
Kaixo, Daflipat! Tamalez, oraingoz ez: nahiz eta GNU/Linux oinarri duen, SteamOS ezin daiteke euskaraz jarri. Agian mahainguruko ingurunea euskara…Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Daflipat 2025ko aza. 17a, 18:25
Kaixo! Badakizue SteamOS sistema eragilea euskaraz erabiltzerik dagoen? Eta euskaraz ez balego, euskaratzeko modurik legokeen? Eskerrik asko zuen l…Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Damian 2025ko mai. 20a, 23:04
Hartuta! Probatzeko goguakin. Zaharra probatu eta immertsioa haundixa zan. Hola are gehixau!S.T.A.L.K.E.R.: Legends of the Zone bildumak tril…
Damian 2025ko mai. 8a, 10:43
Begiratu kickstarterra! Itxura bikaina eta joko mota hau gustoko duenarentzat aukera ona!Prelude Dark Pain-ek Kickstarter kanpaina arrakas…
eZpata_10 2025ko mai. 5a, 20:01
Mila esker benetan, Outer Wilds euskaraz jokatzea zoragarria izan da :DOuter Wilds eta bere DLC-a, euskaratuta
Iruzkinak