FIFA20 Euskal Ligaren finalerdiak prest

Erredakzioa | 2020/04/10 21:08 Txapelketak



FIFA20 Euskal Ligaren bigarren fasea bukatu egin da eta jadanik ezagutzen ditugu finalerdiko parte-hartzaileak. Aurreko egunetan bigarren faseko ligaxka euskal talde bakoitzeko ordezkari batek jokatu zuten, eta Pepillomaestro jokalaria, Alaves ordezkatuz, izan da kanpoan geratu dena.

Beraz, bihar, apirilak 11a larunbatean, honako finalerdiak jolastuko dira: Athletic vs. Reala arratsaldeko seiretan eta ondoren, Osasuna vs. Eibar zazpiretan. Norgehiagoken iraupena 20 minutukoa izango da eta irabazleak finalera pasako dira.

Bi norgehiagoka horietako irabazleek finala jokatuko dute apirilak 12an, Aberri egunarekin bat eginez. Hori ospatzeko, Hamaika Telebistak programa berezi bat prestatu du arratsaldeko lauretatik seirak arte.

Horretaz gain, finala baino lehen, norgehiagoka hori jokatuko ez duten jokalariek lagunarteko partidu batean elkartuko dira berriro. Hain zuzen ere, 2019ko emakumezko FIFA mundu kopako partidua errepikatuko dute, Amerikako Estatu Batuak Herbeheren aurka. Hau izango da emakumezko kirola babesteko Game Erauntsiak eta Gu ere Baik egingo dugun ekarpena, izan ere, FIFA20 bideo-jokoak ez du emakumezko taldeekin jolasteko aukera ematen, selekzio nazionalak salbu.

Horrela bada, Hamaika Telebistak prestatuko duen programa berezia emakumezko norgehiagokarekin hasiko da. Ondoren, bertso derbia izango da eta amaitzeko, FIFA20 Euskal Ligaren finala.

FIFA20 Euskal Ligaren txapelduna eta txapeldunordeak hainbat sari jasoko dituzte. Irabazleak Euskal selekzioaren mendeurreneko kamiseta eskuratuko du. Bestetik, BERRIA egunkariak urte beteko harpidetza bana oparituko ditu txapeldun eta txapeldunordeari eta NAIZ.EUS eta GARA egunkariak ere sari bat eskeiniko dute. Bestalde, ligaxka jolastu duten bost bideojokalariek Gu ere bai! ekimenaren eskutik euskal selekzioen aldeko kamiseta bana jasoko dute.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

181
Kide

0
Jolasten

14
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…