Joan den urtean Fallout 4, The Witcher 3 eta Life is Strange bezalako jokoei eman zenizkieten zuen urteko joko preziatuenen sariak. Beste behin, heldu da abendua eta hortaz, azken 12 hilabetetako joko onenak hautatzeko garaia! 2016 urte ikaragarria izan da bideojokoen munduan, baina onenetan onenak zeintzuk izan diren erabakitzea zuen esku egongo da.
Eta parte hartzaile guztien artean hiru joko zozketatuko ditugu! Gods Will Be Watching puzzle narratiboetan oinarritutako estrategia joko zail bezain bikaina, Insurgency talde lanean aritzeko shooter saritua eta The Beginner's Guide, 2015eko hautagai izan zen meta-jokoa izango dira eskuragarri oraingoan. Hiru primerako indie jolas, guztiz doan Steam plataforman jasoko dituzuenak. Parte hartzeko, eman zure iritzia Game Erauntsia Sarietan!
SAKATU HEMEN ZURE BOZKA EMATEKO!
Beti bezala, hainbat kategoria ezberdin daude, bakoitzetik irabazle bakarra aterako delarik. Jolas guzti horiei buruz jardungo ez badugu ere, ikus ditzagun behintzat aurtengo joko onenari saria jasotzeko nominatuak izan direnak.
- Uncharted 4 - A Thief's End: Nathan Drake-ren abenturetan azkena, ikuskizun bisual bikaina izan da. Sagako aurreko jokoak bezain dibertigarria, narratiba sakonago batekin eta une ikusgarri gehiagorekin. Nola ez zen zerrenda honetan sartuko? (Narratiba onena ere irabaz lezake)
- Overwatch: zalantzarik gabe, azken urteotan ikusi dugun multijokalari berri eta interesgarrienetako bat. Prezioa dela eta eztabaida nahikoa izan dugun arren, jokoaren kalitatea ukaezina da! (Multijokalari onena ere irabaz lezake)
- The Last Guardian: 10 urte bere zain, eta nolabait, Team ICOk berriro bete-betean asmatu du istorio hunkigarri bat sortzean. Haur bat eta zakur lumadun erraldoi baten arteko erlazioa bideojokoen munduan inoiz ikusi dugun harreman ederrenetako bat izan da. (Narratiba onena ere irabaz lezake)
- Inside: urte bikaina izan da indie jokoentzat, baina beharbada arrakastatsuena Inside izan da, istorio oso interesgarri bat plataforma eta puzzleekin era ezin hobean nahastu baitituzte LIMBOren sortzaileek. (Indie onena eta narratiba onena ere irabaz litzake)
- Doom: akzioaren maitale orok izan du gogoko frankizia mitikoaren joko berria. Lehen pertsonan jolasten den shooter frenetikoa da Doom, diseinu ikaragarri batekin lortzen duelarik beste edozeinengandik haratago egotea. (Multijokalari onena ere irabaz lezake)
Beti bezala, kategoria bakoitzeko bost hautagaien ondoren zuriune bat utzi dugu, kanpo geratu den edozein joko bozkatzeko aukera izan dezazuen. Zorte on guztioi eta onenek irabaz ditzatela sariak!
SAKATU HEMEN ZURE BOZKA EMATEKO!
Iruzkinak (3)
Igor Okina Dec. 17, 2016, 4:33 p.m.
Ulertzen dot euskal jokalari komunitatia nahiko mugatua izanik, sari kategoria gutxi izatia. Baina ondo legoke gutxienez genero danandako kategoria bat izatia eta ez soilik RPG-rako.
Adibidez, ni estrategiako jokuen jarraitzailia naiz, eta aurtengo urtia genero honendako izugarrixa izan da, kalitatezko joko asko irten baitira. Halare, bat ere ez da nominatuta azaltzen.
Zihur nago beste genero batzuekin antzerako zerbaitx gertatzen dala.
Xabi Dec. 19, 2016, 3:24 p.m.
Kaixo Ansark!
Ulertzen det esaten duzuna, baina azaldu nahi dizut zergatik hautatu ditudan hain kategoria gutxi. Genero guztiei buruz galdetuko bagenu, inkeste asko luzatuko litzateke, eta galdeketa luzeetan parte hartzeak jaisteko joera du, zoritxarrez. Gainera, kategoria hauetan daude joku ezagun gehienak eta beraz, zale amorratuenontzat bakarrik ez den inkesta bat osatzen da, gutxi jolasten dutenen esku. 2015eko sarietako kategoria berberak dira, pasa den urtean jasotako feedback guztia oso positiboa izan zelako, baina datorren urtera begira kontutan izango dut zure iruzkina.
Mila esker!!
Xabi
Igor Okina Dec. 22, 2016, 6:37 p.m.
Apa Xabi.
Bestela, beste aukera bat, RPG kategorian ordez beste kategoria generalagoa jartzea izango zan. Ze oin dagon moduan, genero bakarrak dauka bere kategoria propioa. 2015 zentzua eukiko zaban ze RPG-a oso gogor ibili zan Witcher 3, Fallout 4 edo Bloodborne bezalako jokuekin, baña urte danak eztia hain onak izango RPG-rako, berdin beste generoekin.
Adibidez, esan bezala 2016 urte hau izugarri ona izan da estrategiaren arloan, baña 2015-ian etzan apartekua izan. Gainera oso kuriosua da, ze 2015 game awards-etan etzan egon estrategiako kategorixaik, baña aurten bai, eta ez dot uste kasualitatia izan danik.
Bestalde, ez litzake gaizki egongo joko ezezaunauak ezagutaraztia, jendiak deskubrimentu berrixak ein ditzan, ze ezagunak dienak, nahikua publizitate dauke bestela be .
Hala be, ulertzen dot komunitate hau oso mugatua dala eta ez dala posible beste leku batzutan eitxen dien bezain sari zabalak eitxia, eta eskertzen da eitxen dozuen esfortzua. Behintzat, 2015-eko sariketan bideua, kategorixa gutxikua izanda be, oso kalitate onekua zala onartu bihar dot.
Eskerrikasko erantzutiagaitxik!
Igor.